13:04

Politika

PRESOAK

'Motxiladun umeen' eskubideak errespetatzeko eskatu du Sarek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Egoera "gordin" eta urraketa "krudel" honekin lehenbailehen amaitzea premiazkoa dela aldarrikatu du.

  • Motxiladun umeak, Donostian egindako ekitaldi batean

    Motxiladun umeak, Donostian egindako ekitaldi batean. Artxiboko argazkia: Sare

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gurasoak beren bizilekutik urrun espetxeratuta dauden haurren eskubideak errespetatzea eskatu du asteazken honetan Sarek, azaroaren 20an ospatuko den adingabeen eskubideen nazioarteko egunaren atarian.

Ohar batean azaldu duenez, "ezin dugu egoera gordin hau gehiago luzatu, adingabeen eskubideak errespetatu beharko dira eta urraketa krudel honekin lehenbailehen amaitzea premiazkoa da". Gaineratu duenez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak berretsi izan du guraso espetxeratuak dituzten haurrek gainerako seme-alabek dituzten eskubide berberak dituztela, "gurasoen konpainiaz gozatzea funtsezko elementua baita familia-bizitza".

Hori dela eta, Sareren ustez, "funtsezkoa da espetxeetako agintariek presoei euren familiekin harremanetan jartzeko aukera ematea".

"Ezin dugu ahaztu edozein Estatuk haurrei dagokienez duen betebeharrak, berekin dakarrela haien eskubideak baliabide praktiko eta eraginkorrez erabili eta babestu ahal izatea, giza eskubideen izaera integrala kontuan hartuta", azpimarratu du.

"Horrez gain, ama, aita edo biak hain urrun dauden kartzela batean edukitzeak esan nahi du haur horiek bidaia amaigabeak egin beharko dituztela bisita bat egin ahal izateko, eta horrek zama fisiko eta psikikoa dakarkie", adierazi du Sarek, pandemiaren eraginak presoen "isolamendu handiagoa eragin duela" eta, aldi berean, "senideen sufrimendua areagotu duela" gogoratu aurretik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena