21:20

Politika

Auzitegi Gorena

Urrutikoetxea Zaragozako atentatuagatik Espainiaratzea erabaki du Frantziako Gorenak

agentziak | erredakzioa

Hala eta guztiz ere, ez dute berehala eramango Espainiako Estatura, Frantziakoan beste auzi batzuk dituelako irekita.

  • Urrutikoetxea, Parisen. Argazkia: EiTB

    Urrutikoetxea, Parisen. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako Auzitegi Gorenak atzera bota du Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi ohiaren helegitea, eta 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egindako atentatuagatik Espainiaratu egingo dute. 11 pertsona hil zituzten atentatu hartan, tartean sei haur.

Frantziako Auzitegi Gorenak Madrilgo Auzitegi Nazionalak Urrutikoetxeari buruz egindako salaketa bat aztertzen duen bigarren aldia da, eta aurrekoan ere Espainiaratzea onartu zuen, azaroaren 4an hain zuzen ere, ETA herriko tabernen bidez finantzatzea leporatuta.

Hala eta guztiz ere, Urrutikoetxea ez dute berehala eramango Espainiako Estatura, Frantziakoan beste auzi batzuk dituelako irekita.

Gaurko ebazpenean, Auzitegi Gorenak berretsi egin du Parisko Apelazio Auzitegiaren erabakia. Urtarrilaren 8an Apelazio Auzitegiak Espainiaratzea onartu zuen Zaragozako atentatuagatik, garai hartan Urrutikoetxea ETAren buruzagi zelako.

Espainian errudun jotzen badute, 20 eta 30 urte arteko kartzela-zigorra jaso dezake.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena