Politika
2021-eko aurrekontuak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Gobernuaren esanetan, akordio horrek "pandemiari aurre egiteko, ekonomia suspertzeko eta zerbitzu publikoak indartzeko" balioko du.
Maria Chivite EH Bilduko ordezkariekin bilera batean. Artxiboko argazkia: EFE
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak "oso positibotzat" jo du 2021eko aurrekontuaren harira EH Bildurekin egin duten akordioa eta azpimarratu du itun hori "berri ona" dela Nafarroako Exekutiboarentzat eta gizartearentzat.
Aurrekontuak onartzeko saioa abenduan egingo dute Parlamentuan. "Tramite hori gainditzea berri ona izango da, bigarren urtez jarraian aurrekontuak izango ditugulako, eta 2021ekoak egonkortasuna eta ziurtasuna ekarriko dute", adierazi du.
"2021ean izango ditugun erronka nagusiei erantzuteko balioko du aurrekontuak: pandemiari aurre egiteko, ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko eta zerbitzu publikoak indartzeko, hain zuzen ere", nabarmendu du.
Horrenbestez, eta azken orduko ezusterik ez bada, Nafarroako Gobernuak aurrekontuak onartzeko babes nahikoa izango du Parlamentuan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa