Politika
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
Lehendakariak azaldu du "ahalik eta gehien" atzeratu zuela erabakia, "mingarria" izango zela jakitun, baina "osasun publikoa lehenetsi behar" zela ebatzi zuela.
Albisteak (2)
Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu du Jaurlaritzak "ahalik eta gehien" atzeratu zuela ostalaritza ixteko erabakia, "mingarria" izango zela jakitun, baina azpimarratu du "osasun publikoa lehenetsi behar" zela ebatzi zuela, "konfinamendu orokorra eta osasun sistemaren kolapsoa saihesteko".
Lehendakariak horrela erantzun dio EH Bilduk Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran egindako galderari. Itxierak sektorean eragingo duen kalte ekonomikoari zelan erantzungo dion itaundu dio koalizio abertzaleak.
Urkulluk gogorarazi duenez, pandemiari aurre egiteko Jaurlaritzak ezarritako mailen artean ("Biziberri II" plana) altuenean dago Euskadi. Hori horrela, neurriak hartzea eta herritarrak eta erakundeak erantzukizunez jokatzea ezinbestekoa dela nabarmendu du lehendakariak. "Denon esku dago konfinamendu orokorra eta osasun sistemaren kolapsoa saihestea", erantsi du.
Taldeen erantzunen tartean, Carlos Iturgaizek (PP+Cs) Alemaniako eredua ezartzea proposatu du. Horren arabera, ostalari bakoitzak iazko azaroan fakturatutako % 75 jasoko luke. Horren aurrean, honakoa galdetu du: "Prest al gaude fakturatutakoaren, eta berriro diot, fakturatutakoaren % 75a jasotzeko?"
Ostalarien elkarretaratzea Legebiltzarraren aurrean
Legebiltzarraren kanpoaldean protesta egin dute "Euskal Herriko Tabernariak" elkarteko kide diren ostalariek. Iñigo Urkulluri entzuteko eta "gainerako enpresaburuei bezala, guri ere laguntzeko" eskatu diote.
Carlos Sobron ostalarien bozeramaileak kazetariei azaldu dienez, sektoreak uste du Jaurlaritzak iragarritako laguntzak "berandu" datozela. "Zauri handi batean jarritako tirita txiki baten modukoak dira", erantsi du.
"Itxiera honek gure biziraupeko ahalmena gainditzen du. Lehendakariari eskatzen diogu gainerako enpresaburuei bezala, guri ere laguntzeko. Murrizketa gehiago badatoz, epe luzeko erresistentzia plana beharko dugu. Hitz egin gurekin, Urkullu jauna, hemen gaude. Salba dezagun sektorea", galdegin dute.
Fakturazioari buruz Urkulluk esandakoen inguruan, Sobronek erantzun du "lankide guztiek zorrotz" ordaintzen dituzte euren zergak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa