Politika
Kartzela politika
agentziak | erredakzioa
Mikel Azurmendi, Maite Pedrosa eta Jose Angel Lerin Zuera espetxe aragoitarrean sartuko dituzte, eta Oskarbi Jauregi eta Oier Andueza Martutenen eta Basaurin, hurrenez hurren.
Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa, Bilbon. Argazkia: Efe
Espetxe Zuzendaritzak ETAko bost preso Euskal Herriko eta Zaragozako espetxeetara lekualdatzea erabaki du.
Hala, Mikel Azurmendi Zuerako espetxean sartuko dute zigorra bete dezan. Azurmendiri 1998an Alberto Jimenez-Becerril Sevillako PPko zinegotzia hiltzea leporatzen diote, besteak beste.
Maite Pedrosa eta Josen Angel Lerin ere Zuerara eramango dituzte. Lehenengoari aipatu zinegotziaren hilketan parte hartzea egozten diote, eta Lerini, Denian atentatu bat egitea.
Hiru preso horiekin batera, Oskarbi Jauregi eta Oier Andueza presoak Euskal Herriko espetxeetara eramango dituzte, Espetxe Zuzendaritzak jakinarazi duenez. Jauregi Martutenen sartuko dute, eta Andueza, Basaurin.
Bost lekualdatze horiekin, dagoeneko 93 dira Pedro Sanchezen Espainiako Gobernuak gerturatu dituen ETAko presoak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa