Politika
BILERA SORTA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJtik Andoni Ortuzar presidentea eta Joseba Egibar bozeramailea joango dira batzarrera; PSE-EEtik, ostera, Idoia Mendia idazkari nagusia eta Eneko Andueza bozeramailea.
Andoni Ortuzar, Iñigo Urkullu eta Idoia Mendia. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Iñigo Urkullu lehendakariak gaur amaituko du Eusko Legebiltzarreko talde politikoen aurreko astean abiatu zuen elkarrizketa erronda. Gaur, astelehena, Eusko Jaurlaritza sustengatzen duten bi alderdiekin elkartuko da.
EAJtik, Andoni Ortuzar presidentea eta Joseba Egibar bozeramailea joango dira batzarrera; PSE-EEtik, ostera, Idoia Mendia idazkari nagusia eta Eneko Andueza bozeramailea.
Eguerdian dute hitzordua Ajuria Enean.
Ostiralean amaitu zuen bilera osrta oposizioko alderdiekin, Elkarrekin Podemos-IU eta EH Bildurekin elkartuta.
Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailearen esanetan, larunbatean indarrean sartu ziren neurri murriztaileak beharrezkoak dira pandemiari aurre egiteko, baina ezinbestekotzat jo du aldi berean sektore kaltetuenentzako laguntzak bideratzea.
Batzarra amaituta, neurri murriztaile berriak "berandu" iritsi direla kritikatu zuen. "Nafarroan neurri horiek duela 15 egun hartu zituzten. Eraginkorrak izan daitezela desio dut", gaineratu zuen. Horrez gain, neurri murriztaileekin batera sektore kaltetuei laguntzeko neurriak martxan jarri behar direla funtsezkoa dela esan zuen, baina Eusko Jaurlaritzak "estrategiarik ez" duela salatu zuen, neurri murriztaileak indarrean jarri ahala laguntzak bideratu beharko lituzkeela iritzita.
Aurretik, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramailearekin bildu zen lehendakaria. Gorrotxategik ere Jaurlaritzak iragarritako neurriak babestu zituen, baina kaltetuei laguntzea eskatu zuen, tartean ostalaritzari zuzeneko diru-laguntzak emanda.
Elkarlanerako borondatea agertu zion Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak lehendakariari. Nahiz eta dekretuak gai "zailak" jaso, pandemiak "behartzen" duela kontziente da Gorrotxategi, "irizpide zientifiko eta osasunean oinarrituriko" neurri murriztaileak direlako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa