19:11

Politika

Iragarpenaren erreakzioa

Jaurlaritza arinegi ibiliko da babesa kenduz gero, bizkartzainen ustez

Erreazkioa

Bizkartzainen Elkarte Espainiarraren arabera, "kargudunen kontrako mehatxuak, presioak eta indarkeriazko ekintzak ez dira bukatu agiriarekin batera".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkartzainen Elkarte Espainiarraren ustez Eusko Jaurlaritzak arinegi jokatuko du iragartzean ETAren mehatxua jasaten dutenak babesten dituzten bizkartzain kopurua murriztea edo kentzea aztertuko duela. Iragarpena "egoera berriak" bultzatuta egin du Jaurlaritzak.

Hori izan da elkarte horrek ohar baten biez helarazitako iritzia. Bertan jasotzen denez "kargudunen kontrako mehatxuak, presioak eta indarkeriazko ekintzak ez dira bukatu banda terroristaren agiriarekin batera".

"Uste dugu ez dagoela pisuzko arrazoirik, eta, hori dela eta, ez dela gomendagarria segurtasun neurriak kentzea. Edonola ere, ez lirateke orokorrak izan behar, baizik eta banan-banakoak, eta arriskuen analisi sakon bat egin ostean", bizkartzainek ohartarazitakoaren arabera.

Halaber, elkartearen hitzetan, nahiz eta agiria " ETAren ahulezia eta terrorismoaren kontrako eremuan egindako lana azalarazten duen aurrerapauso bat izan", banda "ez da desegin, ez ditu armak eman eta ez da damutu".


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena