00:07

Politika

ESTATUKO AURREKONTU OROKORRAK

EH Bildu Espainiako Gobernuarekin batzartu da aurrekontuen negoziazioa abiatzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

EAJk ez du parte hartu gaurko bilera deialdian, horrelakoak "argazki bat" ateratzeko baino ez direla iritzita. EH Bildu arratsaldean bilduko da Ogasun ministroarekin.

  • EH Bildu Ogasun ministroarekin bildu da aurrekontuak negoziatzeko. Argazkia: EH Bildu

    EH Bildu Ogasun ministroarekin bildu da aurrekontuak negoziatzeko. Argazkia: EH Bildu

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maria Jesus Montero Ogasun ministroak eta Nacho Alvarez Eskubide Sozialen Estatu idazkariak bilera sorta egin dute ostegun honetan Kongresuan zazpi alderditako ordezkariekin, tartean EH Bildurekin, 2021eko aurrekontuak negoziatzeko prest. 

Osoko zuzenketak aurkezteko epea amaitzeko egun bat falta denean egin dira gaurko bilerak. Datorren astean egingo da zuzenketa horien eztabaida Diputatuen Kongresuan.

EH Bildu Espainiako Gobernuarekin bilduko da gaur arratsaldean Diputatuen Kongresuan, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruz hitz egiteko deitutako bilera sortaren barruan.

Maria Jesus Montero Ogasun ministroarekin eta Nacho Alvarez Eskubide Sozialen Estatu idazkariarekin elkartu dira Mertxe Aizpurua EH Bilduk Espainiako Kongresuan duen bozeramailea eta Oscar Matute diputatua, Aurrekontuen inguruan hitz egiteko.

EAJk ez du parte hartuko

Eusko Alderdi Jeltzaleak ohar batean azaldu duenez, azken asteotan Espainiako Gobernuarekin izan dituen elkarrizketekin "koherentziaz" jokatuz, aurrekontu proiektua osorik ez zuzentzea erabaki du, eta, horrela, "negoziazioari konfiantza-tartea" emango dio, "akordio egoki bat lortzeko asmoz".

Hala ere, EAJk ohartarazi du erabaki horrek ez duela esan nahi aurrekontuen aldeko botoa emango duenik, baizik eta Ogasun Ministerioarekin izandako negoziazioen arrakastaren araberakoa izango dela. EAJren arabera, negoziazioetan bere helburua "Euskal herritarren interesak defendatzea eta COVID-19ak eragindako egoera ekonomiko eta sozial korapilatsuarekin bat datozen Aurrekontuak lortzea" da.

Aurrekontu-planteamenduarekin bat ez datozen alderdi batzuk "zuzentzeko" ahaleginetan dabilela azaldu du, bai eta kontuak hobetuko dituzten partida berriak gehitzeko ere, bereziki Euskadiri dagokionez.

Gauzak horrela, jeltzaleak ez dira hitzordura joan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena