17:46

Politika

Koronabirusa

Etxeko konfinamendua ezarri ahal izateko eskumena bereganatu nahi du Jaurlaritzak

EITB.EUS

Alarma egoeraren dekretua aldatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, etxeko konfinamendua aplikatu beharko balitz berme juridiko guztiak izan ditzan.

  • Ume bat leihotik begira, martxoko konfinamenduan.

    Ume bat leihotik begira, martxoko konfinamenduan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alarma egoera ahalbidetzen duen Errege-dekretua aldatzeko eskatu dio gaur Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, etxeko konfinamendua ezarri ahal izateko, "beharrezkoa izango balitz" eta betiere pandemiaren bilakaera kontuan hartuta.

Erkidegoetako osasun arduradunek asteazken honetan burutu duten bileran egin du eskaera hori Iñigo Urkulluren Gobernuak.  

Jaurlaritzak uste du garrantzitsua dela etxeko konfinamenduak ezartzeko aukera "berehala" uztea autonomia erkidegoen esku. Espainiako Osasun Ministerioak eskaera hori aztertuko duela esan du.

Horrez gain, alarma egoeraren dekretuak gaueko jarduera mugatzeko ordutegia aldatzeko aukerarik ematen duen galdetu du Jaurlaritzak. Osasun Ministerioak erantzun dio "ezetz" uste duela, baina argituko dutela.

Alarma egoeraren testuak 23:00etatik 06:00etara mugatzen du pertsonen mugikortasuna, baina erkidegoei ordutegi hori ordubetez aurreratzea edo atzeratzea ahalbidetzen zaie.

Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen adituen batzordeak ostegun honetan egin du bilera, neurri murriztaile berriak ezarri ala ez erabakitzeko.

Astebetean pandemiaren bilakaerak okerrera egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Azken orduetan, 1.425 kasu berri detektatu dituzte eta positiboen tasa % 9,1ekoa izan da.  

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena