12:03

Politika

Erreakzioa:Espainiako Gobernua

Camacho: 'Polizia eta Guardia Zibilari esker iritsi da ETAren porrota'

Erredakzioa

Barne ministroak ohartarazi du orain "lan zailena" geratzen dela, "legeak zorrotz betearaztea".

00:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Antonio Camacho Barne ministroak esan du "Poliziarik eta Guardia Zibilik gabe" ez zela "ETAren porrota" iritsiko eta "gure gizartea ez zen seguru egongo". Espainiako Gizarteak Segurtasun Indarrekin duen zorra "ordainezina" dela azpimarratu du ministroak.

Terrorismoaren kontrako borrokan aritzen diren buruzagiekin bilera egin du Camachok ETAren adierazpena aztertzeko eta ondoren prentsaurrekoa eman du.

Barne ministroak ohartarazi du "lan zailena" geratzen dela, "legeak zorrotz betearaztea", eta Segurtasun Indarrek etorkizunean "zorroztasun eta dedikazio berberaz" jardungo dutela hitz eman du.

"Borrokaldiaren ostean, demokratek irabazi egin diogu terroreari", adierazi du Barne ministroak, eta gogorarazi du poliziak eta guardia zibilak izan direla ETA "agonia"ra eraman dutenak.

Camachok berretsi du inork ez duela segurtasun indarrek adina sufritu, ETAk ia 500 agente hil baititu "terroristek ukatzen ziguten askatasuna defendatzeagatik".

"Dagoeneko, inork ez du beldurrik kalera irten eta ideiak defendatzeko, izan ere, inor ez da isilik geratuko indarkeriaren inposaketaren aurrean. Gaur, Espainia herri libreagoa da", adierazi du.

ETAren desarmearen inguruan eta ETAren iragarpena sinesgarria ote den galdetuta, Camachok gogorarazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren presidentegaiak eta Mariano Rajoy PPrenak indarkeriaren amaiera dela esan dutela.

Horren harira, Espainiako gizartea "seguru" dagoela hitz eman du, bakea atzeraezina izan dadin "zerbitzari publiko onenak" dituztelako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena