10:11

Politika

ETAren adierazpena

Maixabel Lasak ETAren erabakiaren inguruko adierazpena egingo du

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariak ETAren erabakiaren inguruko adierazpena egingo du Legebiltzarrean eta ondoren lore-eskaintza egingo dute biktimen eskulturan.

  • Maixabel Lasa, Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendaria. Argazkia: EITB

    Maixabel Lasa, Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendaria. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maixabel Lasa Jaurlaritzako Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariak adierazpen bat irakurriko du Legebiltzarrean, ETAk indarkeria utzi eta biharamunean.

Jaurlaritzatik adierazi dutenez, adierazpena goizeko hamaiketan egingo du aurreikusita zegoen Terrorismoaren Biktimen inguruko txostenaren baitan egingo duen agerraldian.

Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordearen erabakiz, 11:30ean lore-eskaintza egingo da terrorismoaren biktimen eskulturan.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena