Politika
Erreakzioak
Erredakzioa
Pernando Barrenak esan du ETAk "bat egin" duela bide politiko eta demokratikoen aldeko apustuarekin.
Ezker abertzaleko kidea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak esan du ETAk jarduera armatua utzi izanak agerian uzten duela "bat egin" duela bide politiko eta demokratikoen aldeko apustuarekin.
Barrena izan da ezker abertzaleko lehenengo bozeramailea ETAren agiriaren inguruan hitz egiten. Ser irrati-katean egin dioten elkarrizketan esan du heldutasunezko erabakia izan dela ETArena.
Erabakia "mugarria izango da gure herrialdeko bizitzan" eta elkarrizketa abiaraziko du ETA irdankeriara eraman duten arrazoien inguruan, Barrenaren arabera.
Horren harira, "gatazkaren ondorioez" hitz egiteko elkarrizketa prozesu bat hasteko eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari. Barrenak "desengainua" hartu omen du Zapateroren erreakzioarekin, izan ere, "badirudi badakiela joan egingo dela eta ezin duela ezer egin", baina Barrenak uste du "euskal gizarteak eskatzen duen prozesua hasteko ardura" bere gain dagoela.
Ezker abertzaleko kidearen esanetan, ETAk "ongi egin du" bere erabakia "agiri labur" batean argitaratuta, ez baitu "zalantzarik uzten" eta "jarduera armatuaren zikloa ixten du".
"Erabaki sendoa da, oso zehatza eta interpretaziorako tarte gutxi uzten du", gaineratu du Barrenak, erabakia "euskal gizartearen errealitateak duela denbora asko" eskatzen zuela aitortu aurretik.
Euskal Herrian berradiskidetzea lortzeko "beste aldeak duen egiaren eta arrazoiaren parte bat onartzea" proposatu du, eta horretarako "gatazkaren ondorioez" hitz egitea ezinbestekoa izango omen da.
Buruzagi politiko nafarrak "biktimak, presoak eta herbesteratuak" gogoan izatea azpimarratu du elkarbizitzan aurrera egin ahal izateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa