Politika
Erreakzioa:Nafarroako Gobernua
Erredakzioa
Nafarroako Gobernuko presidenteak uste du "albiste ona" dela, baina ohartarazi du "oraindik behin betiko porrota lortzea" geratzen dela.
Bideoak (1)
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak uste du "albiste ona" dela ETAk jarduera armatua utzi izana, ETAren "porrota" eta "demokraziaren arrakasta" delako.
Kazetarien aurrean irakurri duen adierazpenean azaldu duenez, Barcinak honakoa adierazi du: "Ez dizkiogu eskerrak eman behar ETAri. Ez zaio ezer ordaindu behar 51 urteko jarduera kriminalagatik eta 857 hilketengatik".
ETAren erabakia Estatuaren Segurtasun Indarrei, alderdi demokratikoen "irmotasuna"ri, legeen "eraginkortasunari" eta biktimen "ausardiari" eta "eskuzabaltasunari" esker iritsi dela esan du Barcinak. Biktimei zuzendu zaie Barcina eta haien "mina eta esfortzua" ez dela alferrikakoa izan hitz eman du.
Dena dela, UPNren presidenteak ohartarazi du "oraindik behin betiko porrota lortzea" geratzen dela, ETA desegitea, armak entregatzea eta "eragindako kaltea aitortzea".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa