00:10

Politika

ETAren adierazpena

Zapatero: 'Demokraziak ez du terrorismorik izango, baina bai memoria'

Erredakzioa

ETAren azken komunikatuaren berri izan eta ordubete geroago, Euskadiko eta Espainiako alderdi politikoen arteko batasuna "erabakigarria" izan dela adierazi du Zapaterok.

04:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETAren adierazpenari buruz hitz egiteko agerraldia egin du Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak Moncloa Jauregian. "Gure demokraziak ez du terrorismorik izango, baina bai, ordea, memoria", adierazi du Zapaterok erakunde terroristak utzitako biktimei erreferentzia eginez.

ETAren komunikatua Zuzenbidezko Estatuaren garaipena da, Zapateroren hitzetan. Aro berri hau gidatzeko ardura Parlamentu eta Gobernu berriek hartu beharko dutela azaldu du agintariak. Horretarako demokraten batasunari eustea eskatu du Gobernuko presidenteak.

Moncloa Jauregian egindako adierazpenean, ETAren biktimak gogorarazi ditu Zapaterok. Gobernu demokratiko guztiek terrorismoa bukatzeko izan duten erabakitasuna azpimarratu du agintariak. Era berean, Segurtasun Indarren eta Justiziaren lana eskertu du Zapaterok, baita nazioarteko laguntza ere, Frantziak emandakoa bereziki.

Indarkeriaren amaiera Zuzenbidezko Estatuaren eta gizartearen "sendotasunaren eta irmotasunaren" meritua da, Zapateroren ahotan. Azaroaren 20ko hauteskundeetatik aterako diren Parlamentuak eta Gobernuak aro berria kudeatu beharko dutela esan du buruzagiak, Espainiako eta EAEko alderdi politikoen arteko batasuna mantenduz.

"Demokraziak, Legeak eta arrazoiak irabazi dutelako" pozik agertu Zapatero.

Agerraldiak egin aurretik, Rajoyk eta Zapaterok solasaldia egin dute, ETAren adierazpenaren inguruan hitz egiteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena