15:52

Politika

Koronabirusa

Alarma egoera maiatzaren 9ra arte luzatzea baimendu du Kongresuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

PSOEk eta Unidas Podemosek osatutako koalizio gobernuak ohiko kongresukideen babesa lortu du, baita Ciudadanos alderdiko parlamentarioena ere.

  • Alarma egoera maiatzaren 9ra arte luzatzea baimendu du Kongresuak

    Alarma egoera maiatzaren 9ra arte luzatzea baimendu du Kongresuak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko ezarritako alarma egoera 2021eko maiatzaren 9ra arte luzatzea onartu du ostegun honetan Diputatuen Kongresuak.

PSOEk eta Unidas Podemosek osatutako koalizio gobernuak ohiko kongresukideen babesa lortu du, baita Ciudadanos alderdiko parlamentarioena ere. Guztira, 194 izan dira aldeko botoak.

PP, UPN, EH Bildu eta CUP abstenitu egin dira, eta Voxek uko egin dio alarma egoera sei hilez luzatzeari, Konstituzioaren aurka doala iritzita.

JxCatek ere abstentzioa aukeratu du gaurkoan, baina sigla horiei lotutako lau diputatuek soilik. PDeCATeko laurek, aldiz, babestu egin dute sei hilabeteko alarma egoera.

Beraz, 53 izan dira kontrako botoak; Voxeko parlamentarioenak eta Isidro Martinez Oblanca Foroko diputatuarena.

Bozketa egin aurretik, alderdiek lege dekretua aldatzeko egindako proposamenak izan dituzte eztabaidagai Kongresuan, eta ERCk eta EAJk aurkeztutako biak soilik onartu dituzte.

PSOEk asteazkenean ERCrekin hitzartutako akordioari esker, alarma egoera indarrean den bitartean, Pedro Sanchezek bi hilabetean behin agerraldiak egin beharko ditu Presidenteen Biltzarrean, pandemiaren bilakaerari buruzko informazioa emateko.

Horrenbestez, Sanchezek Kongresuan kontuak ematearen truke onartu dute neurri batean alarma egoeraren luzapena.

Era berean, martxoaren 9tik aurrera, Presidenteen Biltzarrak neurriak altxatzeko proposamena egin ahal izango du Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren babesa baldin badu. Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek osatzen dute kontseilu hori.

Bestalde, EAJk eskatu zuen pandemiagatik hartutako neurrien aurrean, Trebiñuko barrendegian adibidez, Arabako gainerako herrietan ezarritako murrizketak aplikatzea, eta horixe bera gertatzea beste barrendegi batzuetan ere.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostegun honetan Kongresuan izandako eztabaidan hartu du parte, baina saioa hasi eta ordubetera hemizikloa utzi du, oposizioaren eskaerak entzun gabe. Alderdi askok alde egin izana aurpegiratu diote Sanchezi.

Sei hilabeteko luzapena onartuta, Gobernuak ez du aldian-aldian alarma egoera luzatzeko bozketarik egin beharko, martxotik ekainera gertatu zen bezala.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena