20:41

Politika

Presoak

ETAko zortzi preso gerturatu dituztela jakinarazi du Espetxe Zuzendaritzak

agentziak | erredakzioa

Mikel Xabier Ayensa, Ibai Ayensa, Jose Antonio Borde, Aitor Esnaola, Karmelo Lauzirika, Itziar Alberdi, Juan Jesus Narvaez eta Jose Juan Garcia dira, hain zuzen, kartzelaz aldatu dituzten presoak.

  • Etxeratek Gasteizen egindako manifestazio bat

    Etxeratek Gasteizen egindako manifestazio bat. EFE agentziaren artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Barne Ministerioko Espetxe Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak astearte honetan jakinarazi du ETAko beste zortzi preso gerturatuko dituztela Euskaditik hurbilago dauden espetxeetara. Guztira, 87 dira, beraz, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuan denetik Euskadira gerturatu dituzten presoak.

Horietako bat Mikel Xabier Ayensa Laborda da. 2003an 30 urteko zigorra ezarri zioten Tomas Caballero Pastor UPN alderdiko politikariaren (Terrorismoaren Biktimen Elkarteko gaur egungo presidentearen aita zena) aurkako atentatuagatik. Horrez gain, Francisco Casanova Vicente militarra hiltzeagatik zigortu zuten.

Mikel Xabier Ayensa ez ezik, Ibai Ayensa Laborda (Mikel Xabierren anaia), Jose Antonio Borde Gaztelumendi, Aitor Esnaola Dorronsoro, Karmelo Lauzirika Orive, Itziar Alberdi Uranga, Juan Jesus Narvaez Goñi eta Jose Juan Garcia Gonzalez dira kartzelaz aldatu dituzten presoak.

Barne Ministerioaren arabera, Mikel Xabier Ayensa Labordak espetxe legaltasuna onartu eta idatzi bat igorri du indarkeriaren erabilera errefusatzen duela esanez eta egindako mina aitortuz

Ayensa Laborda anaiak presondegi berean (Logroñon) egongo dira aurrerantzean, astearte honetan onartutako lekualdatzearen ondorioz. Ibai Ayensari ere atentatu delitua egotzi zioten, baita armak eta lehergaiak izatea ere, besteak beste.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena