13:21

Politika

PRESIDENTEEN BILERA

Erkidegoak susperraldiaren "gidari" direla esan dio Urkulluk Von der Leyeni

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pedro Sanchezek alarma-egoera deklaratu eta biharamunean egin dute presidente autonomikoen bilera, eta Von der Leyen bertan izan da.

  • Iñigo Urkullu Lehendakaria.

    Iñigo Urkullu Lehendakaria. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek deitutako presidente autonomikoen bileran parte hartu du gaur goizean, bideokonferentzia bidez. Bertan, COVID-19ak sortutako egoerari aurre egiteko bideak jorratu dituzte. Europako Batzordeko presidente Úrsula Von der Leyen ere izan da bertan, "Next Generation" Europako Funtsen irizpide eta ildo nagusiak partekatzeko. 

Urkulluk Ursula Von der Leyeni adierazi dionez, autonomia-erkidegoak dira koronabirusaren pandemiak eragindako krisiaren osteko susperraldiaren "gidari", nahiz eta EBko estatu kideak Next Generation funtsetara sartzeko atea izan.

Halaber, lehendakariak EBren barruko "elkarlaneko gobernantza eta subsidiaritatea" babestu ditu, eta "argitasun handiagoa" eskatu du hautaketa-irizpideei eta Europako funtsen kudeaketa partekaturako tresnei dagokionez.

Horiek izan dira Urkulluren hitzaldiaren ardatz nagusiak, Pedro Sanchezek COVID-19aren hedapena geldiarazteko alarma-egoera deklaratu ostean, astelehen honetan, bideokonferentzia bidez, erkidegoetako ordezkari nagusien bileran

Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentea ere bertan izan da, eta Euskadi eredutzat jarri du berrikuntzaren alorrean. Horren aurrean, Iñigo Urkulluk uste du "pizgarri" bat dela Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen eta industria sarea "modernizatzen eta inbertitzen jarraitzeko".

Lehendakariak sare sozialetan eman du Europako Batzordeko presidenteak foro honetan "Euskadi Basque Country"ri buruz egin duen aipamenaren berri, izan ere, "berrikuntzaren eta teknologia berrien arloko eredu" gisa jarri du.

"Errekonozimendu hau pizgarri bat da gure ekoizpen eta industria sarearen modernizazioan inbertitzen eta laguntzen jarraitzeko. Gure helburua Next Generation EU funtsak izatea da, enplegu-aukerak sortzen laguntzeko ", azaldu du.

Gainera, erakunde publiko guztiek partekatzen duten "misioa" dela esan du, eta lankidetza publiko-pribatuaren eredua erabiliko dutela gaineratu du. "Euskadi berdeago, digitalago eta inklusiboago baten alde lan egiten jarraituko dugu", adierazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena