Politika
Bake Konferentzia
Erredakzioa
Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak esan du Aieteko Adierazpenaren edukia ez dela espero zuena.
Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea. EFE
Eusko Legebiltzarreko korridoreetan komunikabideei egin dizkien adiearazpenetan, Donostian terrorismoaren amaierari buruzko konferentzian zabaldutako testua aztertu du Ibarrak.
Aipatutako dokumentuaren lehenengo puntuan, "ETAri jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzen duen adierazpen publikoa egiteko" eskatzen zaio, eta "soilik gatazkaren ondorioez aritzeko Espainiako eta Frantziako gobernuei elkarrizketarako deia egiteko".
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak zehaztu duenez, horri buruz "egunkari irakurle bezala" bakarrik eman dezake iritzia, berak ez baitzuen foroan parte hartu, ezta adierazpena idazten lagundu ere.
Halaber, konferentzia horrek eta Euskal Herrian askatasuna bilatzearekin zerikusia duen edozeinek ETA talde terroristaren desegitea eskatu izana gustatuko litzaiokeela gaineratu du.
"Nik dakidala, adierazpenak ez dio ETAri desegitea eskatzen; beraz, bakarrik esan dezaket ez dela hori nik egingo nukeena, ezta nik espero nuena", azaldu du. Dena den, epaileak ez diren "beste era bateko agintari batzuk", bere ustez, "arrazoi oso serioak izango dituzte seguru beste era batean pentsatzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa