19:11

Politika

PRESOAK

Presoen etxeratzea aldarrikatu du Sarek Donostian, mosaiko baten bidez

EITB.EUS

"Akordio zabalak mantentzeko" eta "desadostasunak agendatik ateratzeko" eskatu die Sarek euskal eragileei. Espetxe politika legedi arruntean oinarritu beharko litzatekeela aldarrikatu dute.

  • Sare plataformaren mosaikoa, Donostian.

    Sare plataformaren mosaikoa, Donostian. Argazkia: Sare

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal presoen etxeratzea eskatzeko, mobilizazioa egin du gaur arratsaldean Sarek Donostian, "Resolution! Etxera!" lelopean. Elkarbizitzaren alde eta euskal presoei aplikatzen zaien "salbuespenezko espetxe politikaren aurka", mosaiko handi bat irudikatu dute Kontxako hondartzan, 17:00etatik aurrera. Hasiera batean, manifestazioa ere egitekoak ziren, baina COVID-19a dela eta, bertan behera utzi dute martxa eta "formatu txikiagoan" egin dute gaurko ekintza sinbolikoa.

Euskal jendartearen eta instituzioen ordezkaritza zabala bildu da presoen eskubideen alde: EH Bildutik Maddalen Iriarte izan da, EAJtik Irune Berasaluze, eta Elkarrekin-Podemosetik Maite Garcia. ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE eta Etxalde sindikatuetako ordezkariak ere izan dira deialdian.

Iriartek nabarmendu du pandemia egoera honek "are gehiago gogortu" dituela presoen bizi baldintzak, eta Sarek goraipatu egin du azken urteotan "alderdi zein eragile sozialak presoen hurbilketaren alde batzeko egindako lana".

Berasategik adierazi du "paradigma aldaketa" eman behar dela espetxe politikan, presoen gerturatzeak "senideei mesede" egiteaz gain, "presoen birgizarteratzea" lagun dezakeelako eta, hala, "iraganarekiko irakurketa kritikoa" egitea erraztu.

Garciak garbi utzi du "pertsona guztien giza eskubideak" aldarrikatu behar direla eta espetxe politika "humanista eta garantista" aldarrikatu du.

ELA eta LABeko ordezkariek ere nabarmendu dute ez dela "salbuespenezko espetxe politikari eusteko garaia" eta, euskal gizartearen gehiengoak eskatzen duen bezala, "aldaketak" galdegin dituzte.

Joseba Azkarragak eta Bego Atxak irakurri dute azken manifestua. Bertan, "akordio zabalak mantentzeko" eta "desadostasunak agendatik ateratzeko" eskatu die Sarek euskal eragileei.

Espainiako eta Frantziako estatuetan ETAko presoei aplikatzen zaien espetxe politikaren "salbuespen egoera" salatzea dela ekimenaren helburua adierazi dute, eta bi gobernuei pausoak ematerako garaian "eskuinera ez begiratzeko" eskatu diete, egiten dutena egiten dutela ere, horien "kritikak beti" izango dituztelako.

Atxak eta Azkarragak argi utzi dute Sarek ez duela inolako "pribilegiorik" eskatzen, euskal presoei aplikatzen zaien espetxe legedia arautegi arruntean oinarritzea baizik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena