Politika
Bake Konferentzia
Basagoiti: 'Edozein demokratarentzat adierazpen onartezina da'
Erredakzioa
Proposatutako bost puntuak "onartezinak" direla gaineratu du, gehien bat "biktimak eta hiltzaileak parean jartzen dituztelako".
-
Antonio Basagoiti, EAEko PPko presidentea. Argazkia: EFE.
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak esan du Donostiako Konferentziaren ondorioak "onartezinak" direla "edozein demokratarentzat".
Proposatutako bost puntuak "onartezinak" direla gaineratu du, gehien bat "biktimak eta hiltzaileak parean jartzen dituztelako" eta "talde terrorista Espainiako eta Frantziako Gobernuekin alderatu egiten duelako".
Bere hitzetan, adierazpenaren puntuak "ETAren eta Batasunaren tesia" besterik ez dira.
"Berria izan den bakarra", Basagoitiren hitzetan, "ETAri eta Batasunari egin zaion nazioarteko estaldura" da.
"Orain 20 urte idatz zezaketen, hemen berritasunik ez dagoelako; betiko tesiak idatzi egin dituzte, autodeterminazioa, gatazka eta alde bietako biktimak", esan du.
Gaurko adierazpenaren atzetik ETAren agiri berri bat etorriko dela uste du PPko buruak. "ETAk, noski, adierazpena begi onez ikusten duela esango du, bere tesiak bildu egiten dituelako", bukatu du.