Politika
Elkarrizketa Radio Euskadin
Radio Euskadi | Erredakzioa
Indarrean dauden murrizketek "kutsatzeak murriztea eta ospitale-ahalmena handitzea" ekarriko dutela uste du Nafarroako Gobernuak, eta datozen egunetan neurri gehiago ezartzea edo ez aztertuko du.
Javier Remirez, Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordea. Argazkia: Radio Euskadi
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Presidentzia, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak ostiral honetan Radio Euskadiko Boulevard albistegian adierazi duenez, "urriaren 13an indarrean sartu ziren neurri murriztaileen ondorioen zain" daude, eta "positiboen datuetan zein ospitale-ahalmenean ondorio positiboak izatea" nahi dute.
"Iruñean ezin dugu konfinamendu perimetrala ezartzeko aukera baztertu, datuak hobetzen ez badira behintzat". Remirezek berretsi duenez, "koronabirusaren bilakaera ikusten joango gara", baina tabernen itxiera "ez da aurreikusten", Katalunian ez bezala.
Javier Remírezek Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko kontaktu estua nabarmendu du, gauzak bere onera ekartzeko asmotan; izan ere, Foru Gobernuak ulertu zuen Euskaditik haiei egozten zitzaiela EAEko udalerrietan kutsatzeak areagotzearen ardura. "Gaitza Nafarroatik Euskadira mugitzen da, eta alderantziz ere. Bi erakundeen arteko komunikazioa ezin hobea da", esan du, haien arteko elkarlana azpimarratuz.
"Zorrotzago jokatu behar izan genuen", onartu du Remirezek, toki pribatuetan murrizketak betearazteko izan dituzten zailtasunak aipatuz. Remirezen hitzetan, "Espainiako Gobernuaren asmoak ez doaz jada indarrean dauden neurrietatik haratago", eta Nafarroako udalerrietan dauden konfinamendu perimetralak gogorara ekarri ditu. Remirezen esanetan, positiboen eta kontaktuen % 85 eremu pribatuan eta aisialdian kutsatzen dira.
Aurrekontuen negoziazioei dagokienez, Remirezek gaur egun bizi dugun "ezohiko" unea aipatu du bazkide jakin baten alde ez egiteko: "Eskua luzatzen diegu Nafarroako Parlamentuan ordezkatuta dauden talde guztiei". EH Bildurekin izandako negoziazioen inguruan, Gobernuko bozeramaileak azaldu du zergak igotzeko prest daudela, "baina aldaketa handirik gabe".
"Ahal denean, goi-goian ospatuko dugu". Osasunaren mendeurrenari buruz galdetuta, Serafin Zubirik abesti berria sortu duela esan du. "Denok Sadarren ereserki berria abestea espero dut", eta "Osasuna kohesio faktorea" dela gaineratu du.
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du:
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa