Politika
Bake Konferentzia
Erredakzioa
Donostian egingo den Bake Konferentzian "ETAk garaile bezala aurkeztu nahi du" eta "bakeari prezioa jarri nahi zaio bertan", esan du EAEko PPko presidenteak, Antonio Basagoitik.
EAEko alderdi popularraren ekitaldia Gasteizen. Argazkia: EFE
EAEko PPko presidenteak, Antonio Basagoitik, "ETAren amaiera interesengatik eta hauteskundeen premiagatik zailagoa ez egiteko" eskatu die PSOEri eta EAJri.
Datorren azaroaren 20ko hauteskundeetarako EAEko alderdi popularraren hautagaitzak aurkezteko ekitaldia egin dute Gasteizen, eta astelehenean Donostian egingo den bake konferentziaren inguruan hitz egin du bBasagoitik bertan.
Konferentzia horren benetako helburua "ETA ona balitz bezala aurkeztea da", esan du Basagoitik "hilketen 50 urteak ez onartzea", horregatik alderdi popularra ez dela bertan egongo berretsi du "bakeari prezioa jarri nahi ziolako".
EAEko PPko presidentearen ustez, "ETAk garaile bezala aurkeztu nahi du eta heriotzekin lortu ez duena lortu nahi du orain".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa