Politika
Bake Konferentzia
Erredakzioa
Bestalde, Aresek espero du Lokarrik antolatutako konferentziak ETAri "argi eta garbi" eskatzea "ekintza terrorista guztiak bertan behera uzteko".
Joseba Egibar EAJko bozeramailea. Argazkia: EITB
Joseba Egibar EAJko bozeramailearen ustetan, astelehen honetan Donostian izango den Bake Konferentzia indarkeria behin betikoz bertan behera utziko duela jakitera emateko ETAren iragarpenaren aurreko pausoa izango da.
"ETAren iragarpenaren aurreko unean gaudela uste dut, hau da, indarkeria behin betikoz bertan behera utziko duen iragarpenaren bezperan", adierazi du Egibarrek Radio Euskadiko "MQP" saioan. Honen ustez, asteleheneko konferentziak "iragarpen handiaren aurre-antzezpena" suposatuko du. Zentzu honetan, "garai berri batean" gaudela uste du Egibarrek, "elkarbizitzaren eta elkar adiskidetzearen bilaketaren garai batean", hain zuzen ere.
Jose Antonio Pastor PSEko bozeramailea, berriz, zuhurrago azaldu da. Honen esanetan, "gustatuko litzaidake ETAren amaieratik agiri batera egotea baina ez dakit horrela izango ote den". "Hala ere, ETAren amaiera euskal gizarteak argi eta garbi eskatu du dagoeneko, konferentzia egon ala ez", azpimarratu du. PSEko buruzagiak Alderdi Popularrak egindako salaketak ukatu ditu. "Donostiako Konferentzian PSEk egoteko erabakiak pozten nau", esan du.
Konferentzia honen aurka azaldu da Laura Garrido PPko ordezkaria. Bertan egotea erabakiatzeagatik PSEren kontra egin du. "Badakite nora joango diren, iruzur eta amarru batera, ETAk eta bere mundua haien porrota izkutatu nahi duten leku batera", salatu du Garridok. Dani Garrido Aralarreko ordezkariak "popularrek nahi duten irabazleekin eta galtzaileekin egindako amaiera bat" burutu nahi izana egotzi dio Pastorri.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa