16:52

Politika

Eusko Legebiltzarra

EAJk eta EH Bilduk ez dituzte Voxen ekimenak eztabaidatuko Legebiltzarrean

eitb.eus

PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk, berriz, ekimenaren edukiaren arabera erabakiko dute parte hartu edo ez, baina lehenengoan ez parte hartzea erabaki dute.

  • Eusko Legebiltzarra. Argazkia: Efe

    Eusko Legebiltzarra. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk eta EH Bilduk iragarri dute ez dutela Voxek Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko dituen ekimenen eztabaidan parte hartuko, eta gaur bertan burura eraman dute erabaki hori, Santiago Abascalen alderdiak ETAko preso ohiei egiten zaizkien ongi etorriei buruz aurkeztu duen ekimenean.

Gaurko ekimenaren eztabaidan PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk ere ez dute parte hartu. Bi horiek gaurkoan ez parte hartzea erabaki dute, eta Voxen hurrengo ekimenetan edukiaren arabera ikusiko dute parte hartu ala ez.

Amaia Martinez Voxen bozeramaileaz gain, Luis Gordillo PP+Cs-en ordezkariak hitz egin du, eta Voxen ekimenaren alde bozkatu dute, nahiz eta ez duen aurrera egin gainerako alderdi guztien kontrako botoa jaso duelako.

Testu horretan Voxek eskatzen zuen Segurtasun Sailak protokolo berezia ezar dezala ongi etorrien "ikerketa zuzena" egiteko.

EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk uste dute Voxen ekimenak eztabaidatu gabe "tentsio politikoak behera" egingo duela, eta ez dituela alderdi ultra eskuindarraren eskubideak "narriatzen", "parte hartze politikorako eta adierazpen askatasuna" errespetatzen direlako.

Jon Andoni Atutxa legebiltzarkide jeltzaleak azaldu duenez, "Voxen estrategia, hemen eta beste erakundeetan, giroa zailtzen duten eztabaidak piztea da". Horregatik, esan du "gainerakooi bere jarduera politikoa mugatzea" dagokiela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena