Politika
Bake Konferentzia
Erredakzioa
"Izateko eta egoteko unea da, konpromisoa, hurbiltasuna eta laguntza demostratzeko unea da, Euskadiko ateak eta leihoak ireki behar dizkiogu bake garaiari", EBBko presidentearen ahotan.
Iñigo Urkullu EBBko presidentea. EFE
Donostiako Bake Konferentzian parte hartuko duten enbaxadoreen, adituen eta bitartekarien "anfitrioiak" izateko eskatu die Patxi Lopez lehendakariari eta Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteari Iñigo Urkullu EAJko presidenteak. Konferentzia astelehenean egingo dute, Donostiako Aiete Jauregian.
Buruzagi jeltzalearen hitzetan, "izateko eta egoteko unea da, konpromisoa, hurbiltasuna eta laguntza demostratzeko unea da, Euskadiko ateak eta leihoak ireki behar dizkiogu bake garaiari". "Bakeari aukera bat eman" izeneko artikulua argitaratu du gaur Urkulluk bere blogean.
Urkulluren hitzetan, "bakeak hitzordu garrantzitsua du Euskadirekin", horregatik enbaxadoreei eta edituei ongietorria emateko eskatu die Lopez eta Quirogari; eta euskal gizartearen ordezkari izanda, "enpresaren arrakastan" laguntzeko gaineratu die, "guztiena baita".
"Asteleheneko deialdia egin dutenak eta horren protagonistak ez nahasteko" ere eskatu die, baita orain arte lan egin dutenengan pentsatzeko ere. Halaber, bizipenak gogoratzeko eta bakea orain eta betirako eskatzearen anfitrioiak izateko esan die, "ETAk nazioarteko oihutzat hartu dezan, Euskadiko oihartzunetik".
Azaldu duenez, pertsona "garrantzitsu eta errespetagarri" hauek "gardentasunaz eta borodantez" joango dira. "Ez dute eurei ez dagokien gaietan parte hartu nahi. Bakearen deiari erantzungo diote. Euren ezagutza eta esperientzia jarriko dute. Eskuzabaltasunez egingo dute, bakearekin konpromisoa hartuta", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa