15:55

Politika

Lokarrik antolatuta

Eguigurenek Bake Konferentziara joateko eskatu dio PPri

Erredakzioa

PSEren presidentearen aburuz, garrantzitsua da Konferentziara joatea "bake biderako hainbat ebazpen" onartuko direlako. Basagoitik, aldiz, Eguiguren erratu egin dela dio, "beti erratzen den bezala".

  • Jesus Eguiguren, PSE-EEko presidentea. Argazkia: EFE

    Jesus Eguiguren, PSE-EEko presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jesus Eguiguren PSEren presidenteak esan duenez, "garrantzitsua da" asteleheneko Bake Konferentziara joatea eta, bere ustez, PP Lokarrik (besteak beste) antolatutako ekitaldian han egon beharko litzateke "bake biderako hainbat ebazpen" onartuko direlako. "Bizitza guztian eskatu dugun eta orain abiarazi den bide geldiezinean aurrerapausoa da".

Eusko Jaurlaritzako Legebiltzarreko korridoreetan egin ditu adierazpen horiek komunikabideen aurrean Eguigurenek, hilaren 17an Donostiako Aiete Jauregian izango den Nazioarteko Bake Konferentzian bere parte hartzeari erreferentzia eginez.

PSEko presidentearen ustez, "garrantzitsua" da Konferentzian egotea "euskal sozialistek beti borrokatu dugulako bakearen alde". "Pauso erabakigarriak ematen ari diren une honetan, ez gara erretiratuko, lehen tokian egongo gara gainera", azpimarratu du Eguigurenek.

Halaber, PPk ere Lokarrik antolatutako bilkurara joan beharko lukeela adierazi du, Konferentzian ez dutela "inor jango" adieraziz, "bake bidean ebazpenak adostuko dira", eta hori ez dela "beste munduko gauza" erantsi du. "Aurrerapauso bat da sortu den bide geldiezin honetan eta bizi osoan hori eskatu dugu", azpimarratu du.


PP: Eguiguren erratu egin da

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak normalizazio politikoaren inguruko Nazioarteko Bake Konferentzia errefusatu du ETAri "bakearen truke" ordaindu egin beharko zaiolako eta Batasunari hauteskunde kanpaina egingo zaiolako.

Basagoitik adierazi du Eguiguren erratu egin dela, "beti erratzen den bezala", eta Lokarrik eta gatazken ebazpenean lan egiten duten beste bost erakundek antolatutako konferentziak, "ETAri hiltzen uzteko zerbait eman behar zaiola esateko" baino ez duela balioko iritzi dio.




Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena