21:31

Politika

Erreforma

BJKN berritzeko gehiengoa murriztuko dute PSOEk eta Unidas Podemosek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiek bultzatutako aldaketarekin, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko ordezkariak gehiengo absolutuarekin aukeratuko dituzte, PPren betoa saihestuz.

  • Adriana Lastra eta Pablo Echenique.

    Adriana Lastra eta Pablo Echenique. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia gehiengo absolutuarekin (hiru bosten behar dira gaur egun) berritu ahal izateko lege-proposamena erregistratu dute PSOEk eta Unidas Podemosek. Hala, Alderdi Popularraren betoa saihestuko dute. 

Adriana Lastra (PSOE) eta Pablo Echenique (Unidas Podemos) parlamentariek proposamenaren "zilegitasun demokratikoa" aldarrikatu dute.

Espainiako Konstituzioak dio organo hori osatzen duten 20 ordezkarietatik zortzi aitortutako ahalmena duten legelarien artean aukeratu behar dituztela, Kongresuko eta Senatuko hiru bostenen gehiengoz. Alabaina, ez dio ezer Gorteek hautatzen dituzten gainerako hamabi epaileen inguruan.

PSOEk eta Podemosek proposatutako erreformak hamabi bokaleko bloke horri eragiten dio, hain zuzen ere. Gehiengo indartuaren baldintza kenduko dute (egungo eserlekuen banaketarekin PSOEren eta PPren arteko akordioa nahitaezkoa da) eta gehiengo absolutuaren bidez aukeratzea ahalbidetuko dute.

Hala, koalizio gobernua osatzen duten bi alderdiek aurkeztutako proposamenaren arabera, Kongresuak eta Senatuak Ganberako sei kideak aukeratu ahal izango dituzte, gehiengo absolutuarekin, lehen bozketa egin eta 48 ordura.

Erreforma horren helburua Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eguneratzea da. PPk bokalak berritzeko akordioa "birritan" hautsi duela salatuta, 2013an erreforma "baliokide" bat sustatu zutela aurpegiratu dio Lastrak Alderdi Popularrari.

PSOEk eta Unidas Podemosek uste dute babes parlamentarioa lortuko dutela, baina oraingoz ez dute alderdiekin hitz egin.

Hala bada, koalizio gobernuko alderdien ustez, bi hilabeteko epean aldaketa indarrean egon daiteke.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena