Politika
Elkarrizketa Radio Euskadin
Erredakzioa
EAJren BBBko presidenteak esan du Bake Konferentziaren antolatzaileak "Lehendakaritzarekin harremanetan jarri ziren", eta lehendakariari "zeregin bat izatea" eskaini diote.
Andoni Ortuzar EAJren BBBko presidentea. Argazkia: EiTB
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Horrez gain, nazioarteko buruzagiekin egingo den ekitaldi bat egingo denean lehendakariak AEBetara egingo duen bidaia ez atzeratzea "etsigarria" dela esan du; "bakeak ezin du itxaron".
"Euskadik ezin du denbora gehiago galdu bakea lortzeko, eta, batez ere orain, atzamarrekin ikutzen ari garela eta hau aukera ona eta behin betikoa dela uste dugu guztiok", gaineratu du.
Halere, azpimarratu duenez, zaila da sinesteko lehendakaria Konferentziara gonbidatu ez dutela; antolatzaileak "Lehendakaritzarekin hitz egin dute" eta Patxi Lopezek Konferentzian "paper bat" izatea eskaini dute.
Andoni Ortuzarrek gogorarazi duenez, EAJ "oso kritikoa" izan da bakearen gaiaren inguruan Patxi Lopezek duen jarrerarekin, eta esan duenez, Eusko Legebiltzarrean, irailaren 29an egin zen osoko bilkuran "eguneratzeko, trenera igotzeko, saiakera bat zegoela zirudien, baina izan duen lehenengo aukeran, geltokian gelditu da berriro".
ETA eta euskal gatazka
Ortuzarrek adierazi duenaren arabera, "ETA euskal gatazkari aurre egiteko oztopo nagusia izan da, eta ETA ez du euskal gatazka ordezkatzen, baizik eta herrialde honentzako frankismoaren herentzia pozoitzailea ordezkatzen du".
Horregaitik, uste duenez, prozesu honekin "iraganari, arrastro horri, amaiera eman behar zaio", eta horrek aukera bat emango die alderdi guztiei: "euskal herritarrei bakoitzak herrialde hau eta nazio hau zer izan behar duenaren inguruan pentsatzen duena esatea".
"Konferentzia honek Euskadin aurrera eramaten ari den prozesuari nazioarteko segizioa ematea du helburu; gainera, beste prozesuen (ondo amaitutakoak) erabakian parte hartu duten pertsonak izango dira", azpimarratu du.
EAJko buruak esan duenaren arabera, "nazioarteko segizio horrek esperientzia, segurtasuna emango dio jarraitu beharreko metodoari, eta ETA argi foku handi batean kokantzen du. ETA zerbait esaten atera beharko da, eta zerbait zorrotza".
Horrela, EAJ "behin betiko komunikatu baten zain dago", baina ez daki momentu honetan egingo duten edo ez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa