17:37

Politika

Bake Konferentzia

Konferentzia ez ote den propaganda zalantzan jarri du lehendakariak

Erredakzioa

Nolanahi ere, Patxi Lopezek ongietorria eman die bake bideak aurrera egiteko ekimen guztiei.

00:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Lopez lehendakariak ongietorria eman die Nazioarteko Bake Konferentziari eta Berti Ahern eta Tony Blair Irlandako eta Erresuma Batuko lehen ministro ohiek Euskadin bakea lortzeko egindako ahaleginei, baina zalantzan jarri du aipatu konferentzia ez ote den ezker abertzalearentzako "propaganda" izango.

Lopezek azaldu du ez dutela gonbidatu konferentziara, eta ez duela bertan behera utziko AEBetarako bidaia horretan parte hartzeko. "Ez naute gonbidatu eta ez dut bertan behera utziko bidaia", esan du, Bruselan Joaquien Almunia Lehiakortasun komisarioarekin batzartu eta gero.

"Bake eta askatasun bidean aurrera egiteko ekimen guztiak ongietorriak dira. Horrek guztiak ezker abertzaleari propaganda egitea helburu duen beste kontu bat da. Ez dut balorazio sakonagorik egin nahi", gaineratu du.


"Zurrumurruak"

Bestalde, Euskadin indarkeriaren garaiari amaiera emateko "atzera-martxarik ez duten pauso irmoak eman behar" direla adierazi du lehendakariak Bruselan, "zurrumurruak" alde batera utzita.

ETAk desegin egingo dela iragartzeko komunikatu bat gertu ote dagoen galdetu diote Lopezi kazetariek. Iragarpen horren datarik ematea baztertu du lehendakariak, "zurrumurruak" direlako. "Gai honek behar ez duena zurrumurruak eta burutapenak dira", erantsi du.

Lopezen hitzetan, "atzera-martxarik ez duten pauso irmoak eman behar dira, indarkeriaren garaiari amaiera emateko eta elkarbizitzaren eta askatasunaren aroa zabaltzeko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena