Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Parlamentuko presidenteak talde politikoekin bilera-sorta abiatuko du ostiral honetan, presidente izateko “benetako aukerak dituen” hautagairen bat dagoen egiaztatzeko.
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Inbestidurarik ezean, eta epe guztiak agortzen baldin badira, hauteskundeak automatikoki otsailaren 14rako deituko dituztela iragarri du Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak, Auzitegi Gorenak Quim Torra pankarta batengatik inhabilitatu ondoren.
Torrentek talde politikoekin bilera-sorta abiatu du ostiral honetan, presidente izateko “benetako aukerak dituen” hautagairen bat dagoen egiaztatzeko. Horretarako aukera handirik ez dagoela dirudi oraingoz; izan ere, Ganberan gehiengo zabala duten indar independentistek ez dute inbestidurarik aurreikusten.
Bileretan, “inbestidura eztabaida batean garaipena lortzeko benetako aukerak” dituen hautagairik izango ez dela antzemanez gero, inbestidura-saiorik deituko ez duela azaldu du Torrentek, “alferrikakoa” eta alderdi bakar baten “mesedetan” izango litzatekeelako, nahiz eta Ciudadanosek helegitea aurkezteko asmoa agertu.
Horren ordez, Parlamentuko zerbitzu juridikoen txosten batek esan bezala ekingo du Torrentek, hau da, ekitaldi baliokide bat deituko du, “egoera baieztatzeko” eta bi hilabeteko atzerako kontaketa martxan jartzeko. Ondoren, inbestidurarik ez baldin badago, hauteskundeak automatikoki deituko dituzte, 54 egun geroago.
Horrek automatikoki ekarriko luke hauteskundeak egiteko eguna 2021eko otsailaren 10a izatea, asteazkena, “lan eta eskola eguna”, baina indar politikoekin bildu ondoren, Torrentek azken data finkatzeko tartea izango luke ekitaldi baliokide hori deituta. Ondorioz, otsailaren 14rako (igandea) deitzeko aukera izanen du buruzagiak.
“Aldez aurretik inbestidura eztabaidarik ezean, otsailaren 14ra goaz”, zehaztu du Torrentek. Horren harian, ez duela bere burua aurkeztuko adierazi du berriro, eta Ganberako presidente gisa jarraitzea gustatuko litzaiokeela erantsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa