12:09

Politika

Kongresua

Aurrekontuak adosteko prest dagoela esan dio EH Bilduk Pedro Sanchezi

Agentziak | Erredakzioa

Sanchezek erantzun du "aparteko" egoerak "aparteko akordioak" behar dituela. Aizpuruaren ustez, ordea, aurrekontu aurrerakoi batzuk "ezin dira eskuinarekin lortu".

  • Mertxe Aizpurua, bere aulkitik hitz egiten.

    Aizpurua, gaur Kongresuan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak Pedro Sanchez Espainiako presidenteari esan dio koalizio abertzalea prest dagoela aurrekontu aurrerakoi batzuk adosteko. Horren ildoan, Aizpuruak azaldu du presidenteak "aukeratu" egin beharko duela, "eskuinari ezin baitzaio zirrikitu bat bera ere utzi denon bizimodua kaskartzeko".

Kongresuan gaur egiten ari diren osoko bilkuran aurrekontuen negoziazioaz galdetu dio EH Bilduk Espainiako gobernuburuari. Sanchezek erantzun duenez, egungo "aparteko" egoerak "aparteko akordioak" behar ditu, hori horrela, ganberako indar politikoei dei egin die kontuak babes ditzaten.

Gogorarazi duenez, "ultraeskuina eta eskuina euren burua negoziazio horretatik atera dute" baina espero du Kongresuaren gehiengoak gizartearen nahiarekin "bat eginda",  babestuko dituela egoerari aurre egiteko erantzun egokia emango dieten aurrekontu batzuk.

Sanchezen esanetan, aurrekontuak aurrerakoiak izango dira koalizio gobernua hala delako.

EH Bilduko bozeramailearen ustez, "aurrekontu aurrerakoi batzuk ezin dira eskuinarekin lortu".

"Ez da beto kontua, politika kontua da. Sanchez jaunak aukeratu beharko du. Gure asmoa herritarren bizimodua hobetuko duen aurrekontu batzuk adostea da", adierazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena