Politika
IPAR EUSKAL HERRIA
EITB.EUS
Jean Rene Etchegarayk urgentziazko mozioa aurkeztu du Ipar Euskal Herriko hautetsiak ordezkatzen dituen erakundean, eta aho batez onartu dute "espetxe politikaren aldaketa" eskatzen duen mozioa.
Jean Rene Etchegaray Baionan, urgentziazko mozioa irakurtzen. Argazkia: @euskalirratiak
Albisteak (3)
Euskal presoen eskubideen aldeko mozioa onartu dute gaur goizean Baionan, Euskal Elkargoa osatzen duten hautetsiek. Zehazki, Frantziako Estatuak "de facto" euskal presoei "heriotza zigorra" ezartzen diela salatu dute eta "espetxe politikaren aldaketa" eskatu dute.
Jean Rene Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak urgentziaz aurkeztu du mozioa Baionako Laugan egiten ari ziren bileran, eta Euskal Irratiek jakitera eman dutenez, 232 hautetsitatik 200 baino gehiagok baiezko botoa eman dute.
Lapurdiko hiru presok 30 urte egin dituzte jada espetxean: Jakes Esnalek, Frederic Haranburu Xistorrek eta Ion Kepa Parotek. Maiatzean kalera irtetea onartu zioten Esnali, baina apelazio auzitegiak atzera bota du erabaki hori aste honetan. Ostegunean izan zen, berriz, Haranbururen apelazio saioa, eta fiskala libre uztearen kontra agertu zen.
Gauzak horrela, testuinguru honetan aurkeztu du gaur Etchegarayk urgentziazko mozioa. Gogoan izan behar da Etchegarayk parte hartze aktiboa izan zuela ETAren amaieran eta bake prozesua amaitzeko, Estatuak ere aurrerapausoak eman behar dituela esan izan du behin eta berriro. Eskari horrekin, 1.300 pertsona bildu ziren duela bi asteburu Baionako suprefekturan, Frantses Gobernuaren 'blokeo egoera' salatzeko, eta ekintza sinboliko bat gauzatzeko, Etchegaray bera ere han zela.
Gaurkoan, hautetsien aurrean egin duen hitzaldian, Euskal Elkargoko buruak esan du "baldintzapeko askatasuna ukatzea presoak heriotzara kondenatzea" dela, Jakes Esnal eta Txistor Haranbururen kasuak ahotan.
Bake prozesuak izandako faseak aipatu ditu, eta Frantzia ordezkatzen duen prokuradorearen zein Parisko Auzitegi Antiterroristaren jarrera salatu ditu. Emmanuel Macron Gobernuan denetik Frantziako Exekutiboaren jarrera "okertu" egin dela ere gaineratu du eta mozioa bozkatzera deitu ditu hautetsiak. Eskua altxatuta, ia aho batez atera da aurrera.
Euskal presoen aldeko mozioa onartu du @CommunautePB Euskal Elkargoak. Hautetsien gehiengo osoak bozkatu du mozioa.@BakeBidea @Artisans_Paix @ForoSoziala https://t.co/hj0Otu8Aa0
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) September 26, 2020
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa