18:52

Politika

Presoak

"Sakabanaketak eragindako beste" istripu baten berri eman du Etxeratek

eitb.eus

Ibai Beobide Arza preso bilbotarraren bi lagunek ezbeharra izan zuten atzo arratsaldean, Puerto III (Cadiz) espetxera zihoazenean bisitara.

  • Ibilgailua ezbeharra izan ondoren. Irudia: Etxerat

    Ibilgailua ezbeharra izan ondoren. Irudia: Etxerat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ibai Beobide Arza preso bilbotarraren bi lagunek ezbeharra izan zuten atzo arratsaldean, Puerto III espetxera zihoazenean bisitara, Etxerat elkarteak jakitera eman duenez.

Ezbeharra Cadizko probintzian jazo zen, atzetik zihoan autoak beraien autoari kolpea eman zion. “Talkaren ondorioz, mina eta ondoeza jasan arren, bidaiarekin jarraitu zuten gaur bisita egin ahal izateko”, elkarteak erantsi duenez.

Ezbeharren eraginez, autoa garabi batek eraman behar izan zuen eta, beraz, gainerako bidaia taxian egin behar izan zuten.

Etxerat elkartearen arabera, 348 ezbehar izan dira urrunketa politika indarrean denetik. Orotara, euskal presoen 944 senidek eta hurbilekoek sufritu behar izan dute “sakabanaketaren oinazea eta, tamalez, 16 senide eta lagunen bizitzak bidean geratu dira”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena