15:38

Politika

Epaiketa

Blancoren izendapena bertan behera utzi dute, epai irmoa egon arte

Agentziak | Erredakzioa

Alderdiaren sektore kritikoaren ustez, "partehartzearen ateak irekitzeko eta EA afiliazio osoarentzat berreskuratzeko unea da".

  • Eba Blanco

    Eba Blanco. Foto de archivo: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eba Blanco EAko idazkari nagusi izendapena bertan behera jarraituko du, kautelaz, alderdi kritikoak jarritako salaketari buruzko epai irmoa egon arte, alderdi horretako ordezkariek jakitera eman dutenez.

Arabako Probintzia Auzitegiak ezetsi egin du Blancok bere izendapenaren kautelazko etenduraren aurka jarritako errekurtsoa. Gasteizko lehen auzialdiko 7. epaitegiak agindu zuen etendura hori, Maiorga Ramirez EAko Nafarroako buruak eta Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga eta Miren Aranoa Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako koordinatzaileek, hurrenez hurren, aurkeztutako demandaren harira, Pello Urizar ordezkatzeko prozesuan parte hartzeko eskubidea urratzeagatik.

Aipatu epaitegiak iazko azaroan onartu zuen sektore kritikoaren erreklamazioa, Blanco alderdiko buruzagi gorenaren izendapena kautelaz bertan behera uztea, harik eta demandaren ondoriozko auzia ebatzi arte.

Azkenean, epaile horrek atzera bota zuen uztailean sektore kritikoaren eskaria, baina horrek helegitea aurkeztu du Arabako Auzitegian, eta, beraz, oraindik ez dago epai irmorik.

Bestalde, Blancok kautelazko helegitea aurkeztu zuen Arabako Auzitegian, eta orain, EAko sektore kritikoak ohar batean jakitera eman duenez, auzitegiak atzera bota du helegitea, kautelazko neurri hori behar bezala hartu zela eta epai irmorik ez zegoela argudiatuta.

Maiorgak eta Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako koordinatzaileek azaldu dutenez, Auzitegiak auto batean "egiaztatu" du "EAren zuzendaritzak ez zituela alderdiaren Berme Batzordearen ebazpenak bete", eta Blancoren eteteak ez diela bere eskubideei eragiten.

Gainera, Blancori eta bere sektoreari "botere-postuetatik alde egiteko" deia egin diete, eta "partehartzearen ateak irekitzeko eta EA afiliazio osoarentzat berreskuratzeko unea dela" esan dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena