20:26

Politika

Estatuko Aurrekontu Nagusiak

Calvo EAJrekin eta EH Bildurekin batzartu da, Aurrekontuak hizpide

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Gobernuko presidenteordeak berriro ekin dio joan den astean abiatutako bilera-sortari.

  • Carmen Calvo presidenteordea eta Aitor Esteban EAJko diputatua.

    Carmen Calvo presidenteordea eta Aitor Esteban EAJko diputatua. Argazkia: ETB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carmen Calvo Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak berriro ekin dio Aurrekontuak negoziatzeko joan den astean abiatutako bilera-sortari. Gaur, EAJrekin eta EH Bildurekin izan da, Kongresuan.

Bilera horietan, talde parlamentarioak Aurrekontuak babesteko prest dauden aztertu nahi du Pedro Sanchez presidentearen Exekutiboak, eta legegintzaldiarekin lotutako beste hainbat kontu ere jarri ditu mahai gainean, lege egutegia, kasu.

EAJren partetik, Aitor Esteban diputatua izan da bileran. Calvo ez ezik, Jose Antonio Montilla Gorteekiko Harremanetarako Estatu idazkaria ere batzartu da harekin.

Bilera horretan, EAJk prestutasuna agertu du "hitz egiteko eta elkar ulertzeko".

Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatua. Argazkia: ETB

Carmen Calvo EH Bilduko bozeramailearekin, Mertxe Aizpurua diputatuarekin, ere batzartu da.

Azkenaldian, koalizio abertzaleak "eskua luzatu" izan dio Espainiao Gobernuari Aurrekontuei buruz hitz egiteko, "bide neoliberalari" amaiera emateko eta eredu ekonomiko "justuago bat" helburu.

Hala helarazi zioten joan den astean Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Podemoseko buruari. Bilera horretan, gainera, argi utzi zioten ez zituztela presoak ordain gisa erabili nahi Aurrekontuak onartzeko, "gizarte osoari eskubideak handitzea" baitute helburu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena