11:49

Politika

''PROCES'' AUZIA

Datorren astean hasiko dira "Proces" auziko presoen indultu eskaerak tramitatzen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hala iragarri du Juan Carlos Campo Espainiako Justizia ministroak Laura Borras JxCat-eko diputatuaren galdera bati erantzunez.

  • Juan Carlos Campo

    Juan Carlos Campo. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioa datorren astean hasiko da "Proces" auziko presoen indultu eskaerak tramitatzen.

Juan Carlos Campo Espainiako Justizia ministroak egin du iragarpena Diputatuen Kongresuan, Laura Borras JxCat-eko diputatuaren galdera bati erantzunez. Zehazki, "Espainiako Justiziaren noraeza dela-eta" Espainiako Gobernuak zein neurri hartuko dituen galdetu dio.

Laura Borras diputatuaren esanetan, "Espainiako Justizia espainiarra da justizia baino gehiago". "Kudea ezazue Kataluniarekin duzuen gatazka eta egizue hori politikatik, epaitegiak albo batera utzita", esan dio Gobernuari.

Juan Carlos Campo Justizia ministroaren esanetan, "epaileek zure gustukoak ez diren ebazpenak eman arren, ez du esan nahi lanerako independentzia gutxiago dutenik". "Elkarrizketarako prestu gaude, hori baita gatazka politikoak konpontzeko modua", gaineratu du.

Haren hitzetan, Justizia Ministerioa lanean ari da: "bide batez, zuri interesatzen zaizun gai bati dagokionez, datorren astean hasiko gara (indultu eskaerak) tramitatzen".

Bestalde, Pedro Sanchezen Gobernuak Zigor Kodearen erreforma egiteko asmoari eusten diola aurreratu du, besteak beste, matxinada eta sedizio delituak egoera berrira eta inguruko herrialdeen araudira egokitzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena