14:43

Politika

Aurrekontuen negoziazioa

EH Bilduk ez ditu aurrekontuak presoen truke adostuko, haien eskubideengatik baizik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Matutek azpimarratu du koalizio abertzalearen asmoa dela gizartearen eskubideak lehenestea, eta "gustatu ala ez, herritarren eskubideen artean presoenak ere badaude."

  • Bilduk ez ditu aurrekontuak presoen truke negoziatuko, haien eskubideengatik baizik

    Oskar Matute EH Bilduren diputatua. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oskar Matute EH Bilduren diputatuak astearte honetan adierazi du gizarte osoaren eskubideak indartzea bilatuko duela koalizio abertzaleak aurrekontuen negoziazioan, "baita presoenak ere". Halere, argi utzi du ez dituela aurrekontuak presoen truke negoziatuko, horrek lerrobururen bat edo beste hautsiko badu ere.

"Eskubideen alde negoziatuko dugu, alegia, gizarte osoaren eskubideen defentsan, eta ohiko legeria betetzea eskatuko dugu", ziurtatu du Matutek Kongresuan emandako prentsaurrekoan, ETAko presoen inguruan Espainiako Gobernuari EH Bilduk eskatuko dizkion aldaketei buruz galdetu diotenen.

Ildo horretan, Matutek azpimarratu du koalizio abertzalearen asmoa dela gizartearen eskubideak lehenestea, eta "gustatu ala ez, herritarren eskubideen artean presoenak ere badaude." 

Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak iragan asteko asteazkenean esan zuen Pablo Iglesias presidenteordeak "jarrera ona" erakutsi zuela espetxe politikan egin beharreko aldaketei buruz hitz egin zutenean.

Aizpurua bihar bertan bilduko da Carmen Calvo Espainiako lehen presidenteordearekin, eta aurrekontu aurrerakoiak eta koherenteak eskatuko dizkio hari, Matutek gaur aurreratu duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena