Politika
EUSKO LEGEBILTZARRA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bien bitartean, Eusko Legebiltzarreko 17 batzordeetatik bakar batean ere ez dira ez Elkarrekin Podemos-IU ez Vox batzordeburu izango.
Iñigo Urkullu lehendakariaren inbestidura saioa Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Datorren legegintzaldian, EAJ izango da presidente Eusko Legebiltzarreko hamabost batzorde iraunkorretako bederatzitan. EH Bilduk, PSE-EEk eta PP+Csek bina batzorde zuzenduko dituzte eta Elkarrekin Podemos-IU eta Vox, ostera, ez dira batzordeburu izango.
Atzo, astelehena, egin zuten hamazazpi batzordeak osatzeko saioa Eusko Legebiltzarrean. Legegintzaldi honetan aurrekoan baino bi batzorde gehiago izango dira, Eusko Jaurlaritzaren osaketa berrira egokitzeko.
Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten EAJk eta PSE-EEk zuzenduko dituzte hamabost batzorde iraunkorretatik hamaika. Gainera, Legebiltzarreko araudiak ezarritakoari jarraituz, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko burua izango da Erregelamendu eta Gobernu Batzordeko presidentea.
Zehazki, EAJk gidatuko ditu ondorengo batzordeak: Erakuntza, Gobernantza Publiko eta Segurtasuna; Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntza; Jasangarritasun, Ingurumen eta Ingurune Naturala; Hezkuntza; Gizarte Politika eta Gazteria; Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia; EITBren Kontrol Batzordea; Osasuna, eta Europako Gaiak eta Kanpo Harremanak.
Sozialistek bi batzordeburu izango dituzte: Lan eta Enpleguari eta Lurralde Planginta, Etxebizitza eta Garraio batzordeei dagozkienak.
EH Bilduk gidatuko dituzten batzordeak osteak hauek dira: Kultura, Euskara eta Kirola, eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismoa. Azkenik, PP+Csek bi batzorde zuzenduko ditu: Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontuena eta Bateraezintasunei buruzkoak.
Bestalde, ez Elkarrekin Podemos-IU ez Vox ez dira batzorde bakar batean ere buru izango.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa