12:44

Politika

Iruñea

Istiluak 2019ko San Fermin hasieran: helegiteak iragarri ditu EH Bilduk

Agentziak | Erredakzioa

"Abaurrearen errugabetasuna" azken auzialdira arte defendatuko dutela azpimarratu du Asironek, "egun tamalgarri hartan gertatutakoaren lekuko" izan zirelako.

  • Asiron, Abaurrea eta Beloki prentsaurrekoan.

    Asiron, Abaurrea eta Beloki prentsaurrekoan. Argazkia: @ehbilduirunea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iruñeko udaletxearen balkoian, 2019ko San Fermin hasieran, gertatu ziren istiluen inguruan hartutako erabaki judizialei helegitea aurkeztuko die EH Bilduk. Konkretuki, lau ebazpenetatik hiru errekurrituko ditu koalizioak, horien artean, Joxe Abaurreari delitu zantzuak egotzi dizkiona. "Gertakarien kontakizunarekin eta erabakiekin" ados ez dagoela azaldu du EH Bilduk.

Joseba Asiron EH Bilduko bozeramaileak prentsaurrekoan iragarri duenez, "Abaurrearen errugabetasuna" azken auzialdira arte defendatuko dute, "egun tamalgarri hartan gertatutakoaren lekuko" izan zirelako. Joxe Abaurrea eta Maider Beloki zinegotziek Asiron lagundu dute agerraldian.

Aldi berean, Enrique Maya alkatearen agerraldia kritikatu du Asironek. Osasun krisiaren testuinguruan ahozko epaiketa abian jartzeko, Udalaren baliabide guztiak erabiliko dituela esan zuen Mayak, baita Abaurrearen dimisioa eskatu ere. Asironen hitzetan, eskaera hori egiteko "zilegitasuna izateko, etsenpluaren bidez predikatu beharko luke".

Tentsio uneak ikurrinarekin, bideoa 2019/07/08:

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena