18:15

Politika

Kongresua

Oposizioak atzera bota du Espainiako Gobernuaren udal soberakinei buruzko dekretua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Udalek azken urteetan pilatu dituzten soberakinak Espainiako Gobernuaren esku geratzea ahalbidetzen zuen dekretuak. Oposizioko talde guztiek kontra bozkatu dute.

  • Gasteizko udaletxea.

    Gasteizko udaletxea. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kongresuak bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak udal soberakinei buruz onartutako lege-dekretua. Ekimenak oposizioko talde guztien kontrako botoa jaso du.

Lege-dekretu horren kontra agertu dira Estatuko udalerri gehienak; izan ere, udalek azken urteetan pilatu dituzten soberakinak Espainiako Gobernuaren esku geratzea ahalbidetzen zuen.

Aipatzekoa udalek ezin izan dutela diru hori erabili, defizita saihesteko eta Konstituzioak eta aurrekontuaren egonkortasunerako legeak hala agintzen dutelako.  

Dekretuak 156 parlamentariren babesa jaso du, baina 193k aurka bozkatu dute. Ez da abstentziorik izan. Lehen aldia da Kongresuak PSOE eta Unidas Podemosen Gobernuaren ekimen bat atzera botatzen duela.  

Alderdi Sozialistak eta Unidas Podemosek 155 eserleku dituzte. Teruel Existe taldeak argitu du bere ordezkariak aldeko botoa eman duela, Ogasun Ministerioak atzo akordio batera iritsiko zirela esan ziolako eta, beraz, ekimenak aurrera egingo zuela uste zutelako.  

Ganberan egindako eztabaidan lege-dekretuaren aurka bozkatuko zutela azpimarratu dute talde gehienek: PP, Vox, JxCat, Compromis, BNG, EAJ, EH Bildu, Coalicion Canaria, UPN, CUP, Foro, Nueva Canarias eta PRC.

Mas Pais taldeko ordezkariek ez dute hitzik egin, baina alderdi horretatik ziurtatu dute testuaren aurka egitea erabaki dutela.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena