Politika
Kongresua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Taldeen gehiengoak kritikatu du Alderdi Popularra eta Vox eztabaida desitxuratu nahian ari direla. Zainketa aringarriak eutanasiarekin nahastu dituzte, eta horiek "gauza ezberdinak dira".
Kongresua. Artxiboko argazkia: EFE
Eutanasia legeztatzeko PSOEk egin zuen proposamena tramitatzen jarraituko dute Kongresuan, Alderdi Popularrak eta Voxek aurkeztutako osoko zuzenketak atzera bota ostean. Bi alderdi horiek zaintza aringarrietan oinarritutako lege bat egitea planteatu zuten alternatiba moduan.
Alderdi Popularraren ekimenak 203 boto jaso ditu kontran eta 143 alde; Voxen testuak, berriz, 204 boto izan ditu aurka eta 143 alde.
Hortaz, eutanasiaren legearen tramitazioak aurrera egingo du Kongresuan. Taldeek irailaren 16ra arteko epea dute zuzenketak eta ekarpenak egiteko.
Zaintza aringarrien legea eutanasiaren legearekin parekatuta eztabaida nahasi nahi izatea aurpegiratu die Maria Luisa Carcedo Alderdi Sozialistako diputatuak PPko eta Voxeko ordezkariei.
"Badakite ez dutela ezer berririk esan: zaintza aringarrirako proposamena 2006an egin zen eta 2010etik abian da horretarako estrategiak bat", kritikatu du.
Gainerako taldeek ere salatu dute Alderdi Popularraren eta Voxen jarrera. Joseba Agirretxea EAJko diputatuaren iritzian, "dena nahastu nahian ari dira, zaintza aringarriak eta eutanasia ez baitira gauza bera, eta hori jakin badakite". "Arazoa da biak direla beharrezkoak, baina bi alderdi horiek bakarra babesten dute", erantsi du.
Iñaki Ruiz de Pinedo EH Bilduko ordezkariak esan du "eztabaida faltsua" sortu nahi dutela, eta Unidas Podemoseko Rosa Maria Medelek hiltzeko laguntza eskatzen duten pertsonak "kriminalizatzen" ari direla egotzi die.
Sara Gimenez Ciudadanoseko diputatuaren arabera, zaintza aringarriak "ezinbestekoak" dira, "baina hori eutanasia legearekin bateragarria da".
PSOEren proposamenak hiltzeko laguntza nola eskatu behar den eta eutanasia berme juridikoekin aplikatzeko baldintzak zehazten ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa