20:41

Politika

Espetxe-politika

Igor Gonzalez Sola presoaren heriotza ikertuko dutela esan du Marlaskak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Barne ministroak adierazi du Espainiako espetxe politika "eredugarria" dela eta euskal presoei "banakako tratua" ematen zaiela.

  • Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa.

    Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak esan du Igor Gonzalez Sola presoaren heriotza ikertuko dutela eta suizidioen aurkako protokoloa berriro aztertuko dutela "hobekuntzak" egiteko.

Halaber, Espainiako espetxe politika defendatu du eta euskal presoei "banakako tratamendua" ematen zaiela azpimarratu du. "Banakako tratamendu horri esker, azken bi urteotan ETAko 90 preso espetxez edo graduz aldatu dira", erantsi du.

Igor Gonzalezen heriotzaren kasua Kongresura eraman du EH Bilduk eta Marlaskak Mertxe Aizpurua diputatuaren galderak erantzun behar izan ditu.

Datuen babeserako legea dela eta, gertakari horri buruzko xehetasunik eman ezin duela esan du, baina ziurtatu du Espetxeetako Zuzendaritzak kasuak "banan-banan" aztertzen dituela, "irizpide teknikoak eta juridikoak oinarri hartuta". Ildo horretan, esan du Estatuko espetxeetan ematen diren suizidioen batez bestekoa -5,96 suizidio, 10.000 presoko-  Europar Batasuneko kartzeletakoa -7,2 suizidio- baino baxuagoa dela.

Igor Gonzalezen heriotzari buruz, ondokoa adierazi du: "Gertakari hori ikertu egingo dugu eta prebentzio neurriak hartuko dugu, legeak dioen moduan, preso dauden pertsona guztien biziak eta osasuna bermatzeko".  

Aizpuruak, berriz, euskal presoei aplikatzen zaizkien "salbuespeneko neurriak" bertan behera uzteko eskatu dio, eta Igor Gonzalezen heriotza ekidin zitekeela aurpegiratu dio. "Noiz ulertuko duzue presoen aferak gatazka izateari utzi behar diola, eta konponbidearen parte izan?", galdetu dio.

Marlaskak erantzun dio Igor Gonzalezen heriotza ezin dela espetxe-politikarekin nahasi. "Espetxe politika eredugarria da", azpimarratu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena