00:10

Politika

KURTSO POLITIKOAREN HASIERA

Aitor Esteban: "Aurrekontuetarako nahiago dugu inbestiduraren gehiengoa"

Radio Euskadi | Erredakzioa

Aitor Esteban EAJko Kongresuko bozeramaileak azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuak "ondo daki" zerk kezkatzen duen alderdi jeltzalea.

  • Aitor Esteban

    Aitor Esteban. Artxiboko argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Radio Euskadiko eta Radio Vitoriako "Ganbara" saioan egindako elkarrizketa batean, Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak gogorarazi du oraindik ez dela aurrekontuen negoziazioa hasi, eta jeltzaleek "ez dugu datu zehatzik planteatu nahi dituzten termino ekonomikoei buruz".

Azpimarratu duenez, Estatuko Gobernuak "ondo daki" zerk kezkatzen duen alderdi jeltzalea. "Industriarekin zerikusia duen guztiari" adi egongo direla esan du, eta, erantsi duenez, "beharrezkoak diren gizarte gaietan bilera bat egon daiteke, datozen hilabeteetako egoera ekonomikoa eta soziala oso gogorra izango delako".

"Euskadiko gure politikak ere zentzu horretan joan dira", azpimarratu du. Nolanahi ere, bere alderdiak Sanchezen inbestidura bultzatu zuen gehiengoarekin kontuak ateratzea "nahiago" duela azpimarratu du. Aitor Estebanek gogora ekarri duenez, aurrekontuek, bi urtez luzatuta daudenez, ez lukete beste bat gehiago "jasango".

Gainera, une honetan kontu publikorik ez dagoelako hauteskunde deialdia egiteak "krisia sakonduko luke", horren aburuz. "Aurrekontu bat egon dadin, denok ados jartzeko bidea aurkitzeko nolabaiteko betebeharra eta beharra dagoela uste dut", gaineratu du.

Estebanek ohartarazi duenez, Ciudadanosek Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko asmoa izan dezake, eta, hurrengo egunean, "Gobernuari urik ez ematea" eta bere lege-proiektuak aurrera ateratzearen aurka egitea. PSOEren eta Podemosen artean "odola ez da inoiz ibaira iritsi" eta "keinuak beste ezer baino gehiago dira", esan du.

Informazio hau Radio Euskadik jorratu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena