Politika
Bizkaia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mikel Bilbao independente gisa aurkeztu zen EAJren hautagaitzan. Alderdi horren arabera, alkatearen eta zinegotzi jeltzaleen arteko harremanak okerrera egin du azkenaldian.
Mikel Bilbao Mundakako alkatea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Mundakako EAJk iragarri du Mikel Bilbao Ruiz alkate jeltzalearen aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko duela datozen egunetan. Independente moduan aurkeztu zen alkategai EAJren hautagaitzan 2019ko udal-hauteskundeetan.
EAJk sei zinegotzi ditu Mundakan, eta EH Bilduk hiru. Beraz, egungo alkateak taldea utzita ere, EAJk gehiengo absolutuari eutsiko lioke.
Mundakako EAJk ohar batean azaldu duenez, Mikel Bilbaoren eta hautetsi jeltzaleen artean "koordinaziorik ez" dagoelako erabaki dute zentsura-mozioa aurkeztea.
Bilbao independentea denez, ezin zaizkio EAJren barne funtzionamendurako arauak aplikatu eta, ondorioz, bide hori aukeratu dute Udal Gobernutik kanporatzeko.
2019ko ekainean kargua hartu zuenetik, alkatearen eta bere taldeko hautetsien arteko harremanak "okerrera" egin duela eta horrek Udalak pandemiak eragindako krisia "eraginkortasunez" kudeatzea oztopatzen duela adierazi du EAJk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa