13:43

Politika

Adierazpena

Erakundeetan ekimenak iragarri ditu EH Bilduk, Igor Gonzalezen heriotzarekin lotuta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, gai horri buruz galdetuko dio koalizio abertzaleak Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezi, Senatuan.

  • Erakundeetan ekimenak iragarri ditu EH Bilduk, Igor Gonzalezen heriotzarekin lotuta

    Mertxe Aizpurua eta Arnaldo Otegi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igor Gonzalez Sola ETAko presoaren heriotzaren harira, EH Bilduren Mahai Politikoak adierazpen bat aurkeztu du, erakunde guztietan abiatuko dituzten ekimenen berri emateko.

Gainera, gaur Senatuan egingo duten saioan, gai horri buruz galdetuko dio koalizio abertzaleak Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezi. Gaurko agerraldian esan dutenez, "Igor Gonzalez Martuteneko espetxean hiltzea ez da kasualitatea, ezta naturala ere". "Zigorraren hiru laurdenak beteta zituen, eta gaixo zegoen. Beraz, legedia modu arruntean aplikatu izan balitzaio, gutxienez 2017tik egongo litzateke aske", adierazi dute.

"Egoeraren larritasunak eta herrialde honen gehiengoak nahi duen elkarbizitzan aurrera egiteko beharrizanak bultzatuta", EH Bilduk "hainbat ekimen aurkeztuko ditu, alderdi politikoen eta eragile sozialen konpromisoa bilatzeko".

Ildo horretan, nabarmentzeko modukoa da asteartean Pedro Sanchezi egingo dioten galdera, Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak aurreratu duenez.

Donostian emandako prentsaurrekoan, Otegik berak eta Mertxe Aizpurua EH Bilduren diputatuak irakurri dute adierazpena. Hain zuzen ere, Mahai Politikoak astelehen honetan bertan onartu du adierazpen hori, Igor Gonzalezen heriotza dela eta.

Haien iritziz, ETAko presoaren heriotza "mendekuan eta ankerkerian oinarritutako espetxe politikaren ondorio zuzena da". Koalizio abertzaleak gogora ekarri duenez, 2011tik bost preso hil dira (Angel Figueroa, Belen Gonzalez, Xabier Lopez Peña, Arkaitz Bellon eta Kepa del Hoyo).

Horregatik, EH Bilduren ustez, Igor Gonzalezen heriotza eta presoen bisitetan senideen artean izandakoak "espetxe politika kriminal horren alde egin dutenen erantzukizuna" dira. "Kontu honen aurrean isilik geratu dira batzuk, eta isiltasuna ere konplizitatearen adierazle da", nabarmendu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena