19:25

Politika

IGOR GONZALEZEN HERIOTZA

Espetxe politika "egungo errealitatera egokitu" behar dela esan du Jaurlaritzak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

"Humanizazio handiagoa" behar dela nabarmendu du, eta gertatuak suizidioa dirudien arren, "heriotza hau berme guztiekin ikertuko dela" espero duela adierazi du.

  • Martuteneko kartzelaren irudia, ETBko bideo batetik hartuta.

    Martuteneko kartzelaren irudia, ETBko bideo batetik hartuta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak uste du espetxe politika "humanizatu" egin behar dela eta "euskal gizartearen egungo errealitate berrira zein erronka berrietara egokitu" behar dela.

Igor Gonzale Sola presoa Donostian, Martuteneko espetxean, hilda agertu eta biharamunean, balorazio hori egin du euskal Exekutiboak. Sola atzo goizean aurkitu zuten hilda bere ziegan, eta arratsaldean abisatu zioten bere familiari. 47 urte zituen, bilbotarra zen eta jada beteak zituen bere zigorraren hiru laurdenak. Uztailean hurbildu zuten Espainiatik Donostiako espetxera, 15 urte baino gehiago bete ondoren.

Ohar baten bidez, Eusko Jaurlaritzak bere doluminak agertu dizkie presoaren senide zein gertukoei eta gertatuak suizidioa dirudien arren, "heriotza hau berme guztiekin ikertuko dela" espero duela adierazi du.

Heriotza hauek "presoen errealitatearekin zerikusia duten agente guztiengan hausnarketa eragin" beharra daukatela ere gaineratu du.

Hala, "euskal gizartearen errealitate berriari eta dituen erronka berriei egokituko zaion espetxe politika humanoago baten inguruko hausnarketa operatiboa berehala egin beharrekoa" dela adierazi du.

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak bere aldetik, Gonzalez Sola Martuteneko espetxean hil izanaren erantzule egin du espetxe politika, eta adierazi du "Estatuaren indarkeria desagertzen ez den bitartean" nekez hitz egin ahal izango dela bizikidetza demokratikoaz.

Bien bitartean, Igor Gonzalez Solaren heriotza gaitzesteko manifestazioak deitu dituzte igande honetako Bilbon eta Baionan Sare eta Bake Artisauak herri-plataformek. Bilboko hitzordua 12:00etan izango da, Moyua Plazan; Baionan, berriz, Espainiako kontsulatu parean egingo dute elkarretaratzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena