Politika
Espetxe-politika
agentziak | erredakzioa
"Estatuaren indarkeria desagertzen ez den bitartean, nekez hitz egin ahal izango da bizikidetza demokratikoaz", adierazi du EH Bilduren koordinatzaile nagusiak.
Lehendakariaren kargu hartze ekitaldira iristen. Argazkia: Efe
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak Igor Gonzalez Sola ETAko presoa Martuteneko espetxean hil izanaren erantzule egin du espetxe politika, eta adierazi du "Estatuaren indarkeria desagertzen ez den bitartean" nekez hitz egin ahal izango dela bizikidetza demokratikoaz.
Gonzalez Sola hilda aurkitu zuten ostiralean Donostiako espetxeko ziegan, eta lehen zantzuen arabera, baliteke bere buruaz beste egin izana, espetxeko iturrien arabera.
2005eko martxoan sartu zuten kartzelan, 20 urteko kartzela zigorra betetzeko, ETAri laguntzea, armak gordetzea eta dokumentuak faltsutzea egotzita.
Otegik Gernikan, Iñigo Urkulluk lehendakari kargua hartzeko ekitaldian, egin dituen adierazpenetan azaldu duenez, "bost dira" 2011tik kartzelan hil diren ETAko presoak.
Gertakari horiek, haren ustez, "erantzule batzuk" dituzte, "presoen aurkako salbuespenezko espetxe politika kriminala mantentzen dutenak eta babesa ematen diotenak".
EH Bilduren koordinatzailearen esanetan, "iraganeko indarkeriei buruzko autokritika egitea eskatzen denean, ondo esaten da"; izan ere, "indarkeria bat zegoen, ETArena, duela urte asko amaitu zena", baina "Estatuaren indarkeria ez da desagertu".
"Benetako bizikidetza demokratikoa eraikitzeko, indarkeria guztiak desegin behar dira, eta Estatua ez dago horretarako prest", adierazi du Otegik, eta "indarkeria guztiek desagertu” behar dutela eta "biktima guztiek" justizia, memoria eta konponketa izan behar dutela azpimarratu du.
LABek, ESK-k eta Foro Sozialak ere salatu dute
LAB eta ESK sindikatuek ere, Foro Sozialarekin batera, Igor Gonzalez Solaren heriotza salatu dute, eta "giza eskubideak errespetatzea eta legea betetzea" exijitu dute.
LABek ohar baten bidez adierazi duenez, Gonzalez Solak "kalean egon beharko zukeen, martxoan zigorraren hiru laurdenak bete ostean", eta gaixotasun larriak dituzten ETAko presoak eta 65 urtetik gorakoak askatzeko, presoak Euskal Herriko kartzeletara hurbiltzeko eta gradu aldaketak ahalbidetzeko eskaerak berretsi ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa