Politika
Autodeterminazioa
agentziak | erredakzioa
ANC eta Llum i Llibertat kataluniarrekin elkarlanean antolatutako ekitaldia da, eta "Freedom" hitza idatziko dute argiekin Col du Soudeten (Ereta, Bearno) larunbat iluntzean.
Gure Eskuren ekitaldia Gaztelugatxen. Argazkia: EiTB
Gure Eskuk, ANCk eta Llum i Llibertatek Frantziako Tourrean "herrien askatasuna" aldarrikatzeko deia egin diete herritarrei, eta, horretarako, "Freedom" hitza idatziko dute argiekin Col du Soudet gainean.
Lasterketak sortzen duen arreta mediatikoa aprobetxatuta, "Freedom" (askatasuna) hitza argiztatuko dute irailaren 5eko iluntzean Col du Soudeten (Ereta, Bearno), Frantziako Tourraren 9. etapa (Paue-Larüntze) igaro baino ordu batzuk lehenago.
Antolatzaileek "mezu argia" helarazi nahi diote "nazioarteari" ekimen horrekin: "Kataluniako gatazka eta Euskal Herrikoa berbera dela". "Herritarrek askatasunez erabaki nahi dute etorkizuna, eta sistematikoki ukatzen zaie aukera hori", gaineratu dute.
Salatu dutenez, Espainiako Estatuak autodeterminazio eskubidea "ukatzen" dien arren, "Euskal Herriko eta Kataluniako herritarren askatasun nahiek sendoak izaten jarraitzen dute".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa