Politika
Inbestidura saioa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Miren Gorrotxategi eta Jon Hernández bozeramaileek enpresaburuen aurrean "ez makurtzeko" ere galdegin diote hurrengo Jaurlaritzari.
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU koalizioko bozeramaileak enpresaburuen eta elite ekonomikoen aurrean "ez makurtzea" eskatu dio Iñigo Urkullu jeltzaleak zuzenduko duen hurrengo Eusko Jaurlaritzari, eta norabide aldaketa egitea defendatu du, zerbitzu publikoak indartzeko eta dirudunei zergak igotzeko.
Eusko Legebiltzarrean egin ditu adierazpenok Gorrotxategik, lehendakaria izendatzeko saioan. Iñigo Urkullu (EAJ) eta Maddalen Iriarte (EH Bildu) dira hautagaiak, baina lehena hautatuko du gobernuburu Ganberak, bere alderdiaren eta PSE-EEren botoekin.
Inbestidura saioan, Miren Gorrotxategik (Podemos Euskadi) eta Jon Hernandezek (IU) hartu dute hitza Elkarrekin Podemos-IU koalizioaren txandan, eta aurreratu dute ez dutela ez Urkulluren, ez Iriarteren alde bozkatuko.
Gorrotxategik nabarmendu du Euskadi ez dela "oasia", eta pandemian agerian geratu direla "prekarietatea, klientelismoa eta zerbitzu publikoen pribatizazioa" oinarri dituen sistemaren "ahuldadeak". "Gero eta familia gehiago bizi dira pobrezian", ohartarazi du.
Horren ildotik, koalizio ezkertiarraren bozeramaileak gogorarazi du osasun langileen eta adinekoen zaintzaileen lan-baldintzak "txarrak" direla, eta hainbat kaleratze eta aldi baterako erregulazio eman direla pandemian.
Horren aurrean, Gorrotxategik deitoratu egin du inbertsio publikoa ezin dela hobetu, zerga-sistema "oso ahula" baita Euskadin, batik bat dirudunen kasuan. Are gehiago, Europar Batasunaren eta Espainiaren batez bestearen azpitik dagoela aipatu du.
Hezkuntza sisteman ere "pribatizazio ugari" daudela kritikatu du, eta emakumeen aurkako erasoen kontra ere politika "eraginkorragoak" behar direla azpimarratu du. Bestalde, etxebizitzen merkatuan esku hartu beharra dagoela defendatu du, etxe bat izateko eskubide subjektiboa ez delako betetzen.
Testuinguru horretan, Elkarrekin Podemos-IU koalizioko bozeramaileak iragarri du oposizio "eraikitzailea" egingo dutela, baina EAJrekin gobernu akordioa sinatu izana leporatu dio PSE-EEri. Era barean, fronte ezkertiar bat osatzeari muzin egin izana aurpegiratu dio EH Bilduri.
Bere aldetik, Jon Hernandez IUko bozeramaileak ohartarazi du zerga eredua aldatu ezean, pandemiaren osteko berreraikitzea "langileek" ordainduko dutela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa