Jaurlaritza berriak 11 sail izango ditu, aurreko legealdian adina
EAJk eta PSE-EEk koalizioan osatutako Eusko Jaurlaritza berriak 11 sail izango ditu, hamaikagarren legealdian adina. Sailburu berrien izenak larunbatean jakingo badira ere, Radio Euskadiko iturriek baieztatu dute Iñigo Urkulluren gobernu berriak bi lehendakariorde izango dituela. Bata EAJkoa izango da, eta bestea, berriz, PSE-EEkoa. Gauza jakina da, beraz, Idoia Mendia lehendakariorde izango dela.
Jaurlaritzako iturriek gaur bertan baieztatu dute Iñigo Urkulluren gobernu berriaren sail kopurua, baina lehendakariak ez du ostegunera arte kargua hartuko. Horrela, Legebiltzarrean gehiengo osoa izango dute, jeltzaleek eta sozialistek osatutako koalizioari esker: EAJ (31), PSE-EE (10). Alegia, 41 parlamentari izango dituzte guztira.
Esan bezala, bi alderdiek akordioa sinatu zuten koalizioan gobernatzeko. Horixe bera egin zuten aurreko legealdian ere.
Asteazken honetan sail kopurua zehaztu badute ere, ez dute xehetasun gehiagorik eman. Hortaz, argitu gabe dago oraindik sail bakoitza nork zuzenduko duen eta Urkulluk lehendakariorderik izendatuko duen ala ez.
Bi irteera gutxienez
Ostegun honetan jakin denez, Estefania Beltran de Herediak ez du Segurtasun sailburu izaten jarraituko, EAJk senatari izateko proposatu baitu. Beltran de Herediak lekukoa hartuko dio Jokin Bildarratzi (2012tik izan da kargu horretan).
Horrez gain, Sonia Perez sozialistak ez du Turismo Sailean jarraituko.
Hasiera batean, larunbatera arte, hots, karguaren zina egin arte, ez dira kontu horiek argituko.
Sailburuen zina, berriz, irailaren 8an (asteartea) izango da, eta egun berean hamabigarren legealdi honetako lehen gobernu bilera egingo dute.
Albiste gehiago politika
Cuelgamurosen zeuden Gasteizko soldadu baten gorpuzkiak eman dizkiote familiari
Memoria Demokratikorako Estatu idazkariak adierazi duenez, "Gobernuak konpromisoa hartzen jarraitzen du biktima guztiak hobitik ateratzeko, haien senideek hala eskatzen badute".
Imanol Pradales: "Diaspora aktiboa behar dugu munduan aliantzak lortzeko"
Boiseko Jaialdira egin duen bidaiaren helburuetako bat Euskadi Globala deiturikoaren bidean aurrera jarraitzea dela esan du lehendakariak eta esparru guztietan aliantzak sortzeko diasporak duen paperaren garrantzia azpimarratu du.
GOIDIAren biktimek diote Feijook erantzun diela ezin duela Mazon kargutik kendu, eta agintean jarraitzea defendatzen duela
PPko buruak biktimen elkarteei adierazi dienez, "ez zen larrialdiaren kudeaketan eraginkortasun gabeziarik egongo" berak gobernatu izan balu.
Aurreskuarekin egin diote harrera Imanol Pradales lehendakariari Boiseko aireportuan
Imanol Pradales lehendakaria Boisera iritsi da 2025eko Jaialdian parte hartzeko, euskal diasporak Euskaditik kanpo egiten duen topaketarik handienean, alegia. Jaialdiaren antolatzaileen batzordeak harrera egin dio,eta aurresku batekin hasi da lehendakariaren agenda bete-betea, kultur, erakunde eta komunitate ekitaldiez betetako aste bati hasiera emanez.
Servinabarrek 22.000 euro eman zizkion Cerdanen arrebari, eta 68.000 euro, Oscar Arizcuren UPNren presidenteorde ohiari
Hori omen dakar Nafarroako Foru Ogasunak Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko magistratuaren esku jarri duen dokumentazioak.
Gorenak ez du onartu Koldo Garciak bere audioak argitaratzea debekatzeko egindako eskaria
Instrukzioko epaileak adierazi du ez duela eskumenik kautelazko neurri horiek hartzeko, eta auzipetuari gogorarazi dio horixe bera adierazi zuela Santos Cerdanek audioak oso-osorik ateratzeko eskaera egin zuenean. Audioak hiru telefono mugikorretan eta grabagailu batean aurkitu zituzten, Garciaren etxean, eta, atera ondoren, aldeei entregatu zaizkie.
Auzitegi Goreneko hiru magistratuetatik bik epaiketaren atarian jarri dute Estatuko fiskal nagusia
Hirugarren magistratuak boto partikularra eman du, fiskal nagusiaren aurkako auzia artxibatu behar zela iritzita, Gonzalez Amadorren kasuari buruz aurretik ezagutzen ez zen daturik eman ez zuelako.
Boiseko Jaialdia, AEBko diasporarekin harremanak sendotzeko aldia
Euskal erakundeen ordezkaritza bat, Imanol Pradales lehendakaria buru, Boisen izango da gaurtik abuztuaren 3ra bitartean. Idahoko erakundeekin lankidetza estutzea izango dute helburu, AEBko euskal komunitateari babesa ematearekin batera.
25 urte bete dira ETAk Juan Mari Jauregi hil zuela
ETAk Juan Mari Jauregi hil zuela 25 urte bete dira gaur. Haren alargunak eta alabak gizon adeitsu, ausart eta elkarrizketarako prest bezala gogoratzen dute, baita desberdin pentsatzen zutenekin ere. Mende laurden geroago, ETA desagertuta dagoela, biek egia eta memoria eskatzen jarraitzen dute indarkeria hark utzitako zauriak ixteko.
Espainiako Gobernuak onartu du jaiotzagatiko baimena 17 astera luzatzea eta bi asteko guraso-baimena ordaintzea
PSOEk eta Sumarrek lortutako akordioaren ostean, astearte honetako Ministroen Kontseiluan onartu dute neurria. Pilar Alegria Espainiako Gobernuko bozeramaileak adierazi du "albiste ezin hobea" dela.